Bandaren kontzertua egongo da domekan
Nazareno Egunerako kontzertu berezia antolatu du Mutrikuko Udal Musika Bandak. Domekan izango da, 13:00etan, Zabiel plazan, eguraldia lagun. Gabonetako kontzertuaren ondoren, gehiegi itxaron gabe, berriro ere gozatu ahal izango da bandaz. Bost pieza es...
Nazareno Egunerako kontzertu berezia antolatu du Mutrikuko Udal Musika Bandak. Domekan izango da, 13:00etan, Zabiel plazan, eguraldia lagun. Gabonetako kontzertuaren ondoren, gehiegi itxaron gabe, berriro ere gozatu ahal izango da bandaz.
Bost pieza eskainiko dituzte Mutrikuko musikari gazteek, Karlos Escuderoren zuzendaritzapean. Manuel Penellaren El gato montes izango da kontzertua irekiko duena. Horren ostean, IƱaki Lekubek moldatutako Mutrikuar Abestien txanda izango da, eta Mozarten Figaroren Ezkontza-ren obertura joko dute hirugarrenik.
Jacob de Haan-en Variazioni in Blue pieza izango da hurrengoa, eta kontzertua amaitzeko, Toshihiko Sahashi-ren Deep Purple Medley.