Berdeletan ezingo dute hasi otsailaren 15era arte
Aurtengo berdeleta sasoia otsailaren 15aren ondoren hasi beharko dute bertoko arrantzaleek. Horrela jakin eragin diete Kofradiei. Beraz, denboraldiaren hasiera zehatza jakiteke dagoen arren, data hori baino lehen ez da egongo baimenik berdeletan jardut...
Aurtengo berdeleta sasoia otsailaren 15aren ondoren hasi beharko dute bertoko arrantzaleek. Horrela jakin eragin diete Kofradiei. Beraz, denboraldiaren hasiera zehatza jakiteke dagoen arren, data hori baino lehen ez da egongo baimenik berdeletan jarduteko.
Kupoak, egunka
Zerkoan dabiltzan itsasontziei eguneko 8.000 berdel kiloko kuota ezarri diete egun bakoitzeko, aurtengorako; amuekin dihardutenei, barriz, 2.500 kilo eguneko. «Aldaketa egin dute kontu horretan; orain arte honenbeste kilo eguneko eta tripulazio-kideko ezartzen zuten, eta aurten kendu egin dute itsasontziko kide kopuruaren kontua. Antza denez, iruzur kasuren bat egon ei zen, eta horregatik hartu dute neurria», azaldu du Ongi Etorri Ondarroako baxurako txalopako armadore Juan Gallastegi Akilla-k.
Egunkako kuota ezartzeari ez deritzo txarra Ondarroakoak: «Horrela apur bat luzatu badaiteke berdeleta, izan daiteke prezioa zer edo zenbat dezenteagoa izatea; baina, bueno, hori da aldez aurretik guk espero duguna, gero ikusi egin beharko da».
Iaz, esate baterako, Ondarroako baxurako zerkoko arrantzaleek hogei egun baino ezin izan zituzten egin berdeletan. Martxoaren 5erako amaitu zuten. Kupoa bete zuten, eta hortik aurrera amukoek bakarrik eduki zuten berdeletarako aukera.