Bigarren jardunaldiko partidak jokatuko ditu xake taldeak
Bizkaiko Xake Txapelketako bigarren partidak jokatuko ditu asteburuan Jokin Erdozia Xake Taldeak. Getxoren kontra jokatutako lehenengo pardidak galdu egin zituen arren, garaipena lortzen ahaleginduko dira Jokin Erdoziako xake jokalariak, zapatuan Lekei...
Bizkaiko Xake Txapelketako bigarren partidak jokatuko ditu asteburuan Jokin Erdozia Xake Taldeak. Getxoren kontra jokatutako lehenengo pardidak galdu egin zituen arren, garaipena lortzen ahaleginduko dira Jokin Erdoziako xake jokalariak, zapatuan Lekeitioko kultur etxean izango duten lehian. Oraingoan etxean jokatuko du taldeak Gurutzetaren kontra.
Zazpi lagunek osatzen dute taldea: Iñaki Lenizek, Beñat Aboitizek, Mikel Lezertuak, Kepa Eigurenek, Jesus Malasetxebarriak, Mikel Quincocesek eta Ander Plazak. Taldeak lau urte daroaz lehen mailan jokatzen, eta azken urteetan ondo ibili dira. Aurten be, mailan mantentzeko helburua daukate. Horretarako euren taldean jokatzen duten jokalariei irabazi eta ahal duten puntu gehien lortzeko asmoa daukate. Lekeitiarren multzoan hamar talde jokatzen dabiltza.
Zapatuan, 16:00etan, jokatuko dute taldeko lau lagunek Gurutzetako beste lauren kontra.