Izurdeen familiako animalia, Ondarroako portuan
Atzo, barikua, agertu zen Ondarroako portu barruan. Harrez gero hor dabil buelta-bueltaka. Izurdea ote den, edo izurdeen familiako animalia txikiagoren bat, tolino bat-edo, ez datoz bat ikusmiran dabiltzan herritarrak. Baltza da eta nahiko txikia. Goik...
Atzo, barikua, agertu zen Ondarroako portu barruan. Harrez gero hor dabil buelta-bueltaka. Izurdea ote den, edo izurdeen familiako animalia txikiagoren bat, tolino bat-edo, ez datoz bat ikusmiran dabiltzan herritarrak. Baltza da eta nahiko txikia. Goiko hegatatxoa ageri du bakarrik urgainean. Noiz arte egongo ote da gure artean? Denbora asko balitz izenen bat pentsatu beharko zaio, donostiarrek Pakitogaz egin modura…