Ondarroako etxeetara banatuko duten balantzean «zortzi urteko porrot baten kronika» azaldu dute. «Herri borondatea errespetatu barik, udal batzorde barik, udalbatzak herritik kanpo eginez, eta kanpotik ekarritako udal ordezkariekin»; horrela joan dira azken udal legegintzaldi biak Ondarroan, bertako ezker abertzaleko udal hautetsien esanetan. Herriko etxe guztietara banatuko duten balantze txostena landu barri dute, eta bertan, «zortzi urteko apartheid politikoak porrot baten kronika» laga duela herrian nabarmendu dute. «Txarretik txarragora» 2003-2007 agintaldian «lehenengoetariko erabakia, aurretik Euskal Herritarrok-ek martxan zeukan frontoi estaliaren proiektua gelditzea izan zen; gaur da eguna ez frontoi estalirik ez Marurik agindutako kiroldegirik ez daukaguna», azaldu dute. Epe horretan udal batzordeen desagerpena hasi zela be gogoratu eragin dute. 2007-2011 aldiari begira, barriz, «gaitza emoten zuen arren, egoerak txarrera egin du» ezker abertzaleko hautetsien esanetan. «Udal gestoraren ezaugarri nagusia iruzurra izan da; gutxiengoa gehiengoaren gainetik inposatzera datorrenaren defizitagaz hasi eta lau urte hauetan herritarren beharrei begira baino, iruzurraren justifikazio bila dabilenaren legealdia izan da», azaldu dute. Lau urteotan «distantziatik gobernatzearen eredua aplikatu nahi izan du EAJk», ezker abertzaleko ordezkarien ustez, «baina argi geratu da hori ezinezkoa dela, herritarren eta Udalaren artean ezinbestekoa den harreman naturala ezinezkoa egiten duelako». Horrekin lotuta, baieztatu dute, «herritarreko hurbiltasun falta hori estaltzeko, zementua eta behin eta [...]
Zortearen menpe egon dira gaur arratsaldean Kalare Deuna kofradiako aretoan batutako herritarrak. Kamiñalde-Iturribarriko ekialdeko 34 etxebizitza tasatu egin dituzte zotz, onartutako 246 eskatzaileen artean. Zozketa hau dela eta, Eguzki taldeak aldar...
Abenduaren 29ko 13:00ak. Hori da kintxopeko zaldi-mando probetan parte hartu nahi dutenei Ispasterko udaletxeak izena emateko jarri dien epearen muga. Parte hartzeko asmotan daudenak Ispasterko udaletxera deitu beharko dute: 94 684 29 99. «Izena emate...
Eguaztenean, 19:30ean egingo da, Alamedan, Ondarroako Udalbiltzarekiko Babes Taldeak deituta. Udalbiltza aske! Justizia=Absoluzioa izango da leloa. Elkarretaratze isil horretan egongo da Ondarroako alkate ohi eta Udalbiltzako lehendakari Loren Arkotxa ...
Goizeko Izarra eta San Miguel ikastetxeetan eguenean egongo da danborrada. Mutrikuraino heltzen da, urtero, San Sebastianen oihartzuna eta tarrapata doinua. Eguenean, 15:30 inguruan egingo dute danborrada, bai San Miguel ikastetxean, bai Goizeko Izarra...
Milango Scalagaz egin dute hitzarmena, eta Internet bidezko lotura egingo dute; bi saio egongo dira eguenean, alkarren segidan Cavalleria Rusticana eta Pagliacci operak zuzenean ikusi eta entzun ahal izango dira bihar iluntzean Bide Onera zinean, 20:00...
Durangaldeko A Txapelketa amaierara helduko da asteburuan. Finalak barikuan zein zapatuan jokatuko dira, eta bertan Lea Ibarra-Motrollo Elkarteko bost bikotek parte hartuko dute. Partidak bi egunetan banatu dituzte: barikuan, 19:00etan hasita, kadete, gazte eta nagusi mailako partidak egongo dira. Zapatuan, 17:30etik aurrera, umetxoen, umeen zein txikien txanda izango da. Lea ibarreko pilotariek ondoko mailetan parte hartu dute: umetxoetan, Arnaitz eta Anitua markinarren aurka ariko dira; umeetan, Garro eta Albizuk Iurretako bikotea izango dute aurrean; kadetetan, Mallabi izango dute aurkari Muniozguren eta Legarrak eta nagusien mailan, Leako bi bikote izango dira aurrez aurre. Azken partida hori, ostera, Iurreta eta Berrizen artekoa bezala dago iragarria . «Maila bakoitzako bikote bat aurkeztu daiteke. Maila horretan jokatzeko pilotaririk ez zutenez, gureekin osatu genituen Berriz eta Iurretako taldeak. Horrela, pilotari gehiagok parte hartu ahal izan dute», azaldu du kirol arduradun Unai Iglesiasek. Sari banaketa partida guztien ostean izango da, eta partidak Munitibarko frontoian jokatuko dira. «12 herrik hartzen dute parte eta urtean bati tokatzen zaio finalak antolatzea». Txapelketan Leako pilotariek egindako lana azpimarratu nahi izan du Iglesiasek. «Bi urte besterik ez ditu elkarteak eta gauzak ezin hobe doazkigu. Emaitza onak lortzen ari gara eta horrek kideengan bere eragin du», esan du. «Horretan, entrenatzaileek ez ezik, [...]