Ezker abertzalearen ustez “iruzurrak eta ardurabakokeria izan dira Udalaren azken bi agintaldien marka”
Ondarroako etxeetara banatuko duten balantzean «zortzi urteko porrot baten kronika» azaldu dute. «Herri borondatea errespetatu barik, udal batzorde barik, udalbatzak herritik kanpo eginez, eta kanpotik ekarritako udal ordezkariekin»; horrela joan dira azken udal legegintzaldi biak Ondarroan, bertako ezker abertzaleko udal hautetsien esanetan. Herriko etxe guztietara banatuko duten balantze txostena landu barri dute, eta bertan, «zortzi urteko apartheid politikoak porrot baten kronika» laga duela herrian nabarmendu dute. «Txarretik txarragora» 2003-2007 agintaldian «lehenengoetariko erabakia, aurretik Euskal Herritarrok-ek martxan zeukan frontoi estaliaren proiektua gelditzea izan zen; gaur da eguna ez frontoi estalirik ez Marurik agindutako kiroldegirik ez daukaguna», azaldu dute. Epe horretan udal batzordeen desagerpena hasi zela be gogoratu eragin dute. 2007-2011 aldiari begira, barriz, «gaitza emoten zuen arren, egoerak txarrera egin du» ezker abertzaleko hautetsien esanetan. «Udal gestoraren ezaugarri nagusia iruzurra izan da; gutxiengoa gehiengoaren gainetik inposatzera datorrenaren defizitagaz hasi eta lau urte hauetan herritarren beharrei begira baino, iruzurraren justifikazio bila dabilenaren legealdia izan da», azaldu dute. Lau urteotan «distantziatik gobernatzearen eredua aplikatu nahi izan du EAJk», ezker abertzaleko ordezkarien ustez, «baina argi geratu da hori ezinezkoa dela, herritarren eta Udalaren artean ezinbestekoa den harreman naturala ezinezkoa egiten duelako». Horrekin lotuta, baieztatu dute, «herritarreko hurbiltasun falta hori estaltzeko, zementua eta behin eta [...]
Ondarroako etxeetara banatuko duten balantzean «zortzi urteko porrot baten kronika» azaldu dute.
«Herri borondatea errespetatu barik, udal batzorde barik, udalbatzak herritik kanpo eginez, eta kanpotik ekarritako udal ordezkariekin»; horrela joan dira azken udal legegintzaldi biak Ondarroan, bertako ezker abertzaleko udal hautetsien esanetan. Herriko etxe guztietara banatuko duten balantze txostena landu barri dute, eta bertan, «zortzi urteko apartheid politikoak porrot baten kronika» laga duela herrian nabarmendu dute.
«Txarretik txarragora»
2003-2007 agintaldian «lehenengoetariko erabakia, aurretik Euskal Herritarrok-ek martxan zeukan frontoi estaliaren proiektua gelditzea izan zen; gaur da eguna ez frontoi estalirik ez Marurik agindutako kiroldegirik ez daukaguna», azaldu dute. Epe horretan udal batzordeen desagerpena hasi zela be gogoratu eragin dute.
2007-2011 aldiari begira, barriz, «gaitza emoten zuen arren, egoerak txarrera egin du» ezker abertzaleko hautetsien esanetan. «Udal gestoraren ezaugarri nagusia iruzurra izan da; gutxiengoa gehiengoaren gainetik inposatzera datorrenaren defizitagaz hasi eta lau urte hauetan herritarren beharrei begira baino, iruzurraren justifikazio bila dabilenaren legealdia izan da», azaldu dute.
Lau urteotan «distantziatik gobernatzearen eredua aplikatu nahi izan du EAJk», ezker abertzaleko ordezkarien ustez, «baina argi geratu da hori ezinezkoa dela, herritarren eta Udalaren artean ezinbestekoa den harreman naturala ezinezkoa egiten duelako». Horrekin lotuta, baieztatu dute, «herritarreko hurbiltasun falta hori estaltzeko, zementua eta behin eta barriro kaleak altxatzea, batzutan premia barik», izan dela Udal Kudeaketa Batzordeak erabilitako bidea.
Zortzi urteotan, ezker abertzalea Udaletik kanporatuta, «kaltetu nagusia ezker abertzalea barik Ondarroako herri osoa» izan dela deritzote.
Bazterketa politikoaren etena eta udal funtzionamenduaren iraulketa egitea beharrezkoa dela diote balantzean: «Udalak herritarren parte-hartzea eta gardentasuna izan behar ditu oinarri, indar politiko guztien eta, areago, herri sektore guztien partaidetza aktiboagaz».
Udal Kudeaketa Batzordearen «gobernagarritasun ereduaren markak irregulartasunak eta ardurabakokeria» izan direla dio ezker abertzaleko udal hautetsien balantzeak. «Alleriko etxebizitzen proiektuak edo eta Txomin Agirre 28ko etxebizitzenak, irregulartasunak medio, epaitegien ezetza aurkitu dute», esan dute. Egia-Iriondo lasterketagaz, edo auzo batzuetako jaiekin gertatua, barriz, «ardurabakokeriaren adibide» direla azaldu dute.
«Denbora aurrera joan ahala, gainera, gestorako kide batzuk Ondarroako Udaletik agertu ere egin barik jarraitzen dute, eta etortzen zirenen inplikazioa be guztiz gitxitu da. Ondarroako Udalean hainbat teknikari ezelako lan plangintzarik barik daude», salatu dute.
Arloz arloko azterketa eta kritika egin dute balantzean. Kulturan, hamabi gai aitatu dituzte, horien artean «herri kulturaren ordez kontratazioaren kultura» bultzatu izana. Herriko kultur zein kirol taldeak hainbat diru laguntza kobratu barik geratu izana be aitatu dute. Hirigintza arloan, beste hamaika gaigaz batera, Alde Zaharra Birgaitzeko Plana (PERI), ia 2.000 alegaziori «entzungor eginez» onartu izana salatu dute. Etxebizitza, udal langilegoa, diruzaintza eta kudeaketa eredua be aztergai izan dituzte.
«Historiako aurrekonturik handienak kudeatu ditu gestorak, baina hori ez da islatu herrian. Lurzoru publikoaren erosketa, zero izan da; eta diru gehiena hirigintzara joan da, beste arloak kasik proiekturik barik lagata», dio balantzeak. Ezker abertzalearen ustez, gainera, «lege urraketa eta ustelkeria kasuek hurrengo Udalaren aurrekontuak hipotekatu egin ditu».