Ispasterko zaldi-mando probetan izena emoteko epea abenduaren 29an amaituko da
Abenduaren 29ko 13:00ak. Hori da kintxopeko zaldi-mando probetan parte hartu nahi dutenei Ispasterko udaletxeak izena emateko jarri dien epearen muga. Parte hartzeko asmotan daudenak Ispasterko udaletxera deitu beharko dute: 94 684 29 99. «Izena emate...
Abenduaren 29ko 13:00ak. Hori da kintxopeko zaldi-mando probetan parte hartu nahi dutenei Ispasterko udaletxeak izena emateko jarri dien epearen muga.
Parte hartzeko asmotan daudenak Ispasterko udaletxera deitu beharko dute: 94 684 29 99. «Izena ematerakoan derrigorrezkoa izango da animaliaren identifikazio zenbakia emotea», azpimarratu dute antolatzaileek.
Aurten hamaseigarrenez antolatuko duten sariketa otsailaren 11n hasi eta 14ra arte luzatuko da.
Probetarako herriko harria erabiliko dute, eta hura mugitzeko erabiliko diren animalien oinarrizko pisua 400 kilokoa izango da. Pisaketa proba hasi baino ordubete arinago egingo da.
Hamar lehenen barruan gelditzen direnek jasoko dute diru saria. Lehen hiruak ondokoak dira: lehena, 750 euro, manta eta txapela; bigarrena, 650 euro eta hirugarrena 575 euro.