Ainhoa Artetaren ibilbidea bere familiaren baserri albotik pasako da
Ainhoa Artetak atzotik bere ibilbidea dauka Ispasterren. Ibilbidea markatzen duen seinalea jarrita, abenduan herriak antolatuta omenaldi-kontzertuan egindako iragarpena gauzatu dute. Atzo jarritako plakaren kopia Artetari berari emon zion herriko alkat...
Ainhoa Artetak atzotik bere ibilbidea dauka Ispasterren. Ibilbidea markatzen duen seinalea jarrita, abenduan herriak antolatuta omenaldi-kontzertuan egindako iragarpena gauzatu dute.
Atzo jarritako plakaren kopia Artetari berari emon zion herriko alkate Karlos Arrizubietak herriko elizan sopranoak eskainitako kontzertuan. Benetakoa, Aizpe auzunean jarri dute, ibilbidea nondik hasten den erakusteko. Ibilbideak aitatutako auzunea eta Kortazar auzunea batzen ditu, eta Artetaren familiak Ispasterren duen etxearen paretik pasatzen da. Kilometro eta erdi inguruko pasealekua da sopranoaren izena daramana.
Kaleak izendatuz
Ainhoa Artetaren ibilbidearen plakagaz batera, herriko beste zenbait kale ere izandatu dituzte.
Herrian egindako etxebizitza berrien inguruan sortutako kaleei jarri dizkiete sopranoak . Horrela, Agarretxu, Larrazabal eta IƱigo Egiluz kaleak izendatuta gelditu dira.
Era berean, aurrez zeuden zenbait gune izendatzeko aprobetxatu dute. Izan be, plaka barik zeuden. Hauen artean daude Erkiaga kalea, Elexalde enparantza eta Elexalde auzunea.