Aitzol Etxaburu ondarrutarra eta beste hiru euskal presoren senideek zaindarien aldetik tratu txarra jasan zuten pasa den asteburuan Fleury Merogis kartzelan. Etxaburu eta beste bat hiru ordu laurdeneko atzerapenez atara zituzten bisitara, eta beste bi...
Abenduko plenoan behin behineko onarpena jaso zuen herriko planeamendu orokorrak. Onarpenaren iragarkia atzoko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten. Hori dela eta, bihar hasiko da herritarrek alegazioek egiteko daukaten legezko epea. 45 egun ...
Kuku-Habixa Elkarteak antolatuta, Patxo Telleria eta Aitor Mazo zuzendarien Hodeiak pintatzeko makina filma ikusteko aukera egongo da, zapatuan, 18:30ean, erabilera anitzeko gelan. Filma drama generokoa da eta 90 minutu ditu. 7 urtetik gorakoentzako de...
Portua barritzeko obraren lehenengo faseari ekiteko prestatu dute Egidazu Kaiaren hasierako gunea. Bertara mugitu zuten pasa den aste amaieran obrarako erabiliko duten garabia handia, irudian ageri dena. Bien bitartean, moila txikia zein portua bera, o...
Gaur goizeko 10:50ean auto istripua egon da Ondarroako saihesbidean. Ertzaintzak emondako datuen arabera, Berriaturantz zihoan auto batek kontrako erraia inbaditu eta orduan gertatu da beste auto batekiko talka. Pertsona bat zauritu da, eta momentuan a...
Euskadiko Kutxaren eta Aulestiko Udalaren zein herritarren arteko harremana euskaraz izango da aurrerantzean. Hori da Udalak eta finantza erakundeak sinatu duten akordioaren muina. Sinatutako akordioa Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema) bultzat...
Santa Ageda Egunean kantatzera urteteko entseguei hasiera emongo diote domekan. Hitzordua, 17:00etan, elizan jarri dute. Adin guztietako herritarrentzako deialdia izatea azpimarratu dute antolatzaileek. Datorren domekan be, ordu eta leku berean entsegu...
Traste zaharrak batzera pasako dira gaur. Herrigunean ondoko guneetan jasoko dira: elizatxu aurrean, frontoian (zerrategi aurrean), plazako goiko kantoian, Aulestia 14an (ileapaindegiaren ondoan) eta kanposantu aurrean. Auzoetan, ostera, ohikoak diren ...
Ainhoa Artetak atzotik bere ibilbidea dauka Ispasterren. Ibilbidea markatzen duen seinalea jarrita, abenduan herriak antolatuta omenaldi-kontzertuan egindako iragarpena gauzatu dute. Atzo jarritako plakaren kopia Artetari berari emon zion herriko alkat...
Zapatu honetan egingo du Mutrikuko Burumendi mendi taldeak urteko batzar nagusia; 223 bazkide ditu taldeak, eta azken hamazortzi urteko arduradunek «zuzendaritza goitik behera aldatzea» nahi dute. Goitik beherako aldaketa nahi dugula zuzendaritzan, horixe jarri egunkarian, mesedez», dio irribarrez Agustin Elortza Pikuak. «Guk jada hamazortzi urte daramagu bueltaka, ardurak txandakatzen; baina beti berdinak gara, eta ajatuta gaude». Burumendi taldeko presidente denak eta bere zortzi batzordekideak «desiatzen» daude, mendizale gazteagoei lekukoa emateko. «Gu gero ere prest gaude laguntzeko; hor egongo gara, baina nahiko genuke gazte jendeak taldearen ardura hartzea», esan du Elortzak. 223 bazkide dauzka gaur egun Mutrikuko mendi taldeak, eta zapatu honetan egingo dute urteko batzar nagusia. Diru kontuak ikusteaz gain, urteko egutegia aztertu eta zuzendaritza berritzea izango da gai nagusia. «Aldez aurretik ez zaigu inor etorri prest dagoela esanez, beti gertatzen da berdin; baina oraingo honetan, benetan nahiko genuke jende berria inplikatzea mendi taldearen gorabeheretan». 2011ko egutegia, prest Debako eta Lea-Artibaiko mendi taldeekin batera jarraituko du Burumendik, irteera bateratuak antolatzen; hilean bat egingo dute era horretara. Pasa den asteburuan egin zuten urteko lehenengoa, eta hurrengoa otsailaren 20an izango da. Orduko horretan, antolakuntza Burumendikoen eskutik joango da. Andazarrate-Andatza-Zubieta izango da ibilbidea, eta sagardotegian bazkalduz bukatuko dute. Arnoko mendi lasterketa eta ibilaldia [...]
Saharako herritarrei laguntzeko janari bilketa egin dute Ispasterren eta 350 kilo janari batu dituzte. Iaz hasi zuten ekimenari jarraipena emon diote aurtengo urtarrilean. Bildutako janaria Lekeitioko Sahela Elkarteari eroan diote, eta haiek izango dir...
Karraspio inguruan sortzen den auto pilaketari irteera emoteko aparkalekua barriak eraiki gura ditu Mendexako Udalak. Guztira, 200 aparkaleku eraikitzea da eskuartean duten egitasmoaren helburua. Aparkaleku barriak Kurlutxuren inguruko lurretan egin gura dituzte; zehatzagoa izateko, Kurlutxu eta Itsaso Etxearen arteko lurrak dituzte buruan. «Hondartzaren gaineko aldean gelditzen dira lur horiek. Handik hondartzaraino oinezkoentzako bideak egingo ditugu», azaldu udal gestorako buru Pedro Agustin Juaristik. Bide batez, egitasmoa luzera begirakoa dela be argitu gura izan du. «Hainbat erakunderen lana behar da proiektua aurrera ateratzeko; Jaurlaritzako Ingurumen saila, Aldundia… Hori dela eta, denboran luzatu egingo da. Urte hau be osorik errez joango zaigulakoan nago». Aparkalekua txiki Uda sasoian Karraspio hondartzatik miloi erdi erabiltzaile pasatzen direla estimatzen dute udal ordezkariek, eta bisitariei gaur egun eskaintzen zaien aparkaleku kopurua 80koa da. Orain dagoen aparkalekua txiki gelditu zaie mendexarrei eta udaro Karraspio inguruan autoekin arazoak egoten dira. Izan be, aparkalekua goizean goizetik betetzen da, eta egunak aurrera egin ahala, bertaratzen diren autoen joan-etorriek trabak sortzen dituzte. Gainera, azken urtean arazoa handitu egin zen, karabanak eta furgonetak denbora mugagabean bertan gelditzen zirelako. Horren aurrean, Udalak ibilgailuen sarrera mugatu eta uda sasoian 01:00etatik 06:00etara aparkatzea galarazi zuen. Karraspiorako sarreran be zaintza jartzen dute udan eta Lekeitiotik bertaratzeko autobus zerbitzua [...]