350 kilo janari bildu dituzte Sahararako Ispasterren
Saharako herritarrei laguntzeko janari bilketa egin dute Ispasterren eta 350 kilo janari batu dituzte. Iaz hasi zuten ekimenari jarraipena emon diote aurtengo urtarrilean. Bildutako janaria Lekeitioko Sahela Elkarteari eroan diote, eta haiek izango dir...
Saharako herritarrei laguntzeko janari bilketa egin dute Ispasterren eta 350 kilo janari batu dituzte. Iaz hasi zuten ekimenari jarraipena emon diote aurtengo urtarrilean.
Bildutako janaria Lekeitioko Sahela Elkarteari eroan diote, eta haiek izango dira Saharara bidaltzearen arduradunak. «Sahararako denez, galtzen ez diren gauzak izan dira jasotakoak», esan du Karlos Arrizubieta alkateak.
Udalak antolatutako janari bilketa hilaren 5ean hasi zuten eta atzora arte iraun du. «Herritarren jarrera oso ona izan da. Asko izan dira lagundu dutenak».