Burumendi, buru berri bila
Zapatu honetan egingo du Mutrikuko Burumendi mendi taldeak urteko batzar nagusia; 223 bazkide ditu taldeak, eta azken hamazortzi urteko arduradunek «zuzendaritza goitik behera aldatzea» nahi dute. Goitik beherako aldaketa nahi dugula zuzendaritzan, horixe jarri egunkarian, mesedez», dio irribarrez Agustin Elortza Pikuak. «Guk jada hamazortzi urte daramagu bueltaka, ardurak txandakatzen; baina beti berdinak gara, eta ajatuta gaude». Burumendi taldeko presidente denak eta bere zortzi batzordekideak «desiatzen» daude, mendizale gazteagoei lekukoa emateko. «Gu gero ere prest gaude laguntzeko; hor egongo gara, baina nahiko genuke gazte jendeak taldearen ardura hartzea», esan du Elortzak. 223 bazkide dauzka gaur egun Mutrikuko mendi taldeak, eta zapatu honetan egingo dute urteko batzar nagusia. Diru kontuak ikusteaz gain, urteko egutegia aztertu eta zuzendaritza berritzea izango da gai nagusia. «Aldez aurretik ez zaigu inor etorri prest dagoela esanez, beti gertatzen da berdin; baina oraingo honetan, benetan nahiko genuke jende berria inplikatzea mendi taldearen gorabeheretan». 2011ko egutegia, prest Debako eta Lea-Artibaiko mendi taldeekin batera jarraituko du Burumendik, irteera bateratuak antolatzen; hilean bat egingo dute era horretara. Pasa den asteburuan egin zuten urteko lehenengoa, eta hurrengoa otsailaren 20an izango da. Orduko horretan, antolakuntza Burumendikoen eskutik joango da. Andazarrate-Andatza-Zubieta izango da ibilbidea, eta sagardotegian bazkalduz bukatuko dute. Arnoko mendi lasterketa eta ibilaldia [...]
Zapatu honetan egingo du Mutrikuko Burumendi mendi taldeak urteko batzar nagusia; 223 bazkide ditu taldeak, eta azken hamazortzi urteko arduradunek «zuzendaritza goitik behera aldatzea» nahi dute.
Goitik beherako aldaketa nahi dugula zuzendaritzan, horixe jarri egunkarian, mesedez», dio irribarrez Agustin Elortza Pikuak. «Guk jada hamazortzi urte daramagu bueltaka, ardurak txandakatzen; baina beti berdinak gara, eta ajatuta gaude». Burumendi taldeko presidente denak eta bere zortzi batzordekideak «desiatzen» daude, mendizale gazteagoei lekukoa emateko. «Gu gero ere prest gaude laguntzeko; hor egongo gara, baina nahiko genuke gazte jendeak taldearen ardura hartzea», esan du Elortzak.
223 bazkide dauzka gaur egun Mutrikuko mendi taldeak, eta zapatu honetan egingo dute urteko batzar nagusia. Diru kontuak ikusteaz gain, urteko egutegia aztertu eta zuzendaritza berritzea izango da gai nagusia. «Aldez aurretik ez zaigu inor etorri prest dagoela esanez, beti gertatzen da berdin; baina oraingo honetan, benetan nahiko genuke jende berria inplikatzea mendi taldearen gorabeheretan».
2011ko egutegia, prest
Debako eta Lea-Artibaiko mendi taldeekin batera jarraituko du Burumendik, irteera bateratuak antolatzen; hilean bat egingo dute era horretara. Pasa den asteburuan egin zuten urteko lehenengoa, eta hurrengoa otsailaren 20an izango da. Orduko horretan, antolakuntza Burumendikoen eskutik joango da. Andazarrate-Andatza-Zubieta izango da ibilbidea, eta sagardotegian bazkalduz bukatuko dute.
Arnoko mendi lasterketa eta ibilaldia izaten da Burumendi taldearen egutegiko egun garrantzitsu bat; aurten ekainaren 5ean izango da. Zazpigarrenez egingo dute herrian eta inguruan errotzea lortu duen Arnorako igoera.
Tolosatik Ondarroarainoko mendi martxa egingo dute, bestetik, Lea-Artibai eta Debako mendi taldeekin batera. Txirrindularien Dinamartxarekin bat eginez, ekainaren 24 eta 25aren arteko gauean izango da. Gaueko martxa egingo dute, halaber, uztailaren 16tik 17ra ere, Eibar eta Mutriku lotuz menditik. Urriaren 30ean Gipuzkoako Mendizale Federazioaren 25. Helduen Ibilaldi Neurtuan hartuko dute parte Burumendikoek.
Guztira hamasei irteeratan hartuko du parte Burumendi taldeak 2011n.