Etxaburu eta beste hiru presoren senide, erasota
Aitzol Etxaburu ondarrutarra eta beste hiru euskal presoren senideek zaindarien aldetik tratu txarra jasan zuten pasa den asteburuan Fleury Merogis kartzelan. Etxaburu eta beste bat hiru ordu laurdeneko atzerapenez atara zituzten bisitara, eta beste bi...
Aitzol Etxaburu ondarrutarra eta beste hiru euskal presoren senideek zaindarien aldetik tratu txarra jasan zuten pasa den asteburuan Fleury Merogis kartzelan. Etxaburu eta beste bat hiru ordu laurdeneko atzerapenez atara zituzten bisitara, eta beste biak beste 20 minutu beranduago. Bien bitartean, senideak itxita eduki zituzten zain lokutorioan itxita, eta haietako batek antsietate atakea jasan zuen. Larrialdiko txirrina jo arren inork ez zuen erantzun, eta azkenean kristala hautsita irten behar izan zuen. Irtendakoan, gainera, kartzelako zaindariek barre baino ez zuten egin.