Karraspio inguruan 200 aparkaleku eraikitzeko proiektua lantzen ari dira
Karraspio inguruan sortzen den auto pilaketari irteera emoteko aparkalekua barriak eraiki gura ditu Mendexako Udalak. Guztira, 200 aparkaleku eraikitzea da eskuartean duten egitasmoaren helburua. Aparkaleku barriak Kurlutxuren inguruko lurretan egin gura dituzte; zehatzagoa izateko, Kurlutxu eta Itsaso Etxearen arteko lurrak dituzte buruan. «Hondartzaren gaineko aldean gelditzen dira lur horiek. Handik hondartzaraino oinezkoentzako bideak egingo ditugu», azaldu udal gestorako buru Pedro Agustin Juaristik. Bide batez, egitasmoa luzera begirakoa dela be argitu gura izan du. «Hainbat erakunderen lana behar da proiektua aurrera ateratzeko; Jaurlaritzako Ingurumen saila, Aldundia… Hori dela eta, denboran luzatu egingo da. Urte hau be osorik errez joango zaigulakoan nago». Aparkalekua txiki Uda sasoian Karraspio hondartzatik miloi erdi erabiltzaile pasatzen direla estimatzen dute udal ordezkariek, eta bisitariei gaur egun eskaintzen zaien aparkaleku kopurua 80koa da. Orain dagoen aparkalekua txiki gelditu zaie mendexarrei eta udaro Karraspio inguruan autoekin arazoak egoten dira. Izan be, aparkalekua goizean goizetik betetzen da, eta egunak aurrera egin ahala, bertaratzen diren autoen joan-etorriek trabak sortzen dituzte. Gainera, azken urtean arazoa handitu egin zen, karabanak eta furgonetak denbora mugagabean bertan gelditzen zirelako. Horren aurrean, Udalak ibilgailuen sarrera mugatu eta uda sasoian 01:00etatik 06:00etara aparkatzea galarazi zuen. Karraspiorako sarreran be zaintza jartzen dute udan eta Lekeitiotik bertaratzeko autobus zerbitzua [...]
Karraspio inguruan sortzen den auto pilaketari irteera emoteko aparkalekua barriak eraiki gura ditu Mendexako Udalak. Guztira, 200 aparkaleku eraikitzea da eskuartean duten egitasmoaren helburua.
Aparkaleku barriak Kurlutxuren inguruko lurretan egin gura dituzte; zehatzagoa izateko, Kurlutxu eta Itsaso Etxearen arteko lurrak dituzte buruan. «Hondartzaren gaineko aldean gelditzen dira lur horiek. Handik hondartzaraino oinezkoentzako bideak egingo ditugu», azaldu udal gestorako buru Pedro Agustin Juaristik. Bide batez, egitasmoa luzera begirakoa dela be argitu gura izan du. «Hainbat erakunderen lana behar da proiektua aurrera ateratzeko; Jaurlaritzako Ingurumen saila, Aldundia… Hori dela eta, denboran luzatu egingo da. Urte hau be osorik errez joango zaigulakoan nago».
Aparkalekua txiki
Uda sasoian Karraspio hondartzatik miloi erdi erabiltzaile pasatzen direla estimatzen dute udal ordezkariek, eta bisitariei gaur egun eskaintzen zaien aparkaleku kopurua 80koa da.
Orain dagoen aparkalekua txiki gelditu zaie mendexarrei eta udaro Karraspio inguruan autoekin arazoak egoten dira. Izan be, aparkalekua goizean goizetik betetzen da, eta egunak aurrera egin ahala, bertaratzen diren autoen joan-etorriek trabak sortzen dituzte.
Gainera, azken urtean arazoa handitu egin zen, karabanak eta furgonetak denbora mugagabean bertan gelditzen zirelako. Horren aurrean, Udalak ibilgailuen sarrera mugatu eta uda sasoian 01:00etatik 06:00etara aparkatzea galarazi zuen. Karraspiorako sarreran be zaintza jartzen dute udan eta Lekeitiotik bertaratzeko autobus zerbitzua be egoten da. Orain arteko neurriek, ordea, ez dute lortu arazoa gainditzea. Aparkaleku barriak eraikita, arazoari behin betiko irtenbidea emon gura dio udal gestorak.