Hiru sari emango ditu Subeltz tabernak antolatu duen rallyan: 250 euro, 150 euro eta 100 euro hurrenez hurren, baina ez dirutan, argazki denda batean gastatzeko bono modura baizik. Inskripzioak 5 euro balioko du, eta domekan bertan egin ahal izango da ...
Mutrikuko Mendi Taldeak, Burumendik, beste urtebetez jarraituko du koordinazio talde berarekin. «Jende berria animatzeko deia egin genuen arren, inork ere ez zuen bere burua aurkeztu, eta horrenbestez, jarraitu egingo dugu, baina gure artean ardurak t...
New York-eko Bronx auzoa bihurtu zen Akerbeltz gaztetxea zapatu gabean. Atetik barrura, bertso boxeo izarren espektakulu itzela bizi izan zen. Errimak eta odola, K.O.ak eta potoak. 21:00etan hasi zen jaia afariagaz. 60 lagunetik gora batu ziren afaltzen, eta horren ostean, ikuskizuna ikusteko, beste horrenbeste be bai. Gaztetxea gainezka, giroa itzela, eta ring barrukoa hobea. Argiak, fokoak, teloia gora, eta boxeolariak atetik ring-eraino jendeartetik eta fokoen itzalpean. Amalloko, Etxebarriko, Lekeitioko eta Markina-Xemeingo bertso-borrokalariak, zein baino zein indartsuago: Joseba Sololuze eta Lander San Martin amallotarrak; Lander Ibarluzea eta Joseba Artza etxebarritarrak; Aitor Arrizubieta eta Xabat Galletebeitia lekeitiarrak eta Eneko Arrate eta Gorka Ostolaza markinarrak. Euren beharra zuzentzen boxeoko izar handi bat aurkezle beharretan: Don King. Pisu gainetik pasa ostean, hasierako agurrekin hasi zen saioa. Ariketa bakoitza talde bakoitzeko batek kantatu zuen. Zortziko handiagaz hasi ziren bertsolariak. Gazte asanbladako kide biren paperetik kantatu behar izan zuten lehenengo. Hauteskundeetako hautagaien ahotik gero. Zortziko handiko saioan, barriz, gau osoa alkarrekin pasatu ostean atari batera heldu ziren bikotearen paperean jarri zituen Don King-ek Ibarluzea eta Arrizubieta. Inor ez zen ausartzen azken punch-a emotera. «Baina bizimodu hau zail dago bihotza / etxeak garesti ta portalea hotza» kantatu zion Ibarluzeak lehenengoan. Arrizubietak honela erantzun: «Enauzu kamelako behar duzu [...]
Mundu Zabal gobernuz kanpoko erakundeak laguntzen duen proiektu baten berri emango dute datorren eguaztenean Mundukideko kideek. Informazioa eskaintzeko batzarra 18:00etan emango dute frontoi txikiaren gainean dagoen Udaleko Kultur Aretoan.
Urtarrilaren erditik Estebe Gandiaga preso politikoaren berririk ez dauka bere familiak. Castellonera lekuz aldatu behar zuela-eta eroan zuten markinarra eta oraindik ez da ailegatu. Valdemorotik, eta Zaragozatik pasatu omen da eta familiak ez du berri...
Beste etxebizitzaren baten jabe ote diren aztertu ondoren osotuko da behin betiko jabeen zerrenda. San Inazio kaleko erregimen bereziko etxebizitza tasatuen zozketa egin ondoren, behin-behineko zerrenda ikusgai dago Udaleko iragarki taulan edo eta www....
Beste zapatu baten be lagun talde handia batu da Kultur Etxean Santa Ageda bezperako kantuak entsegatzeko. Umorez eta ilusioz beteta entsegatzen hasi da astero 50 laguneko taldea. Egitasmoa berezia daukate: batzen duten dirua Ronaneri laguntzeko izango da. Zeinek ez du ezagutzen dagoeneko Ronan Murphyren kasua. Lekeitiar gazteak Duchenne izeneko giharretako distrofia dauka eta bere senide eta lagunek martxan jarritako plastikozko tapoien bilketa eskualdera eta haratago be zabaldu da, Euskal Herriko hainbat puntutara. Bipiestadore izeneko aparailu bat behar du gazteak eta plastikozko tapoien bilketagaz gaixotasuna ezagutzera eman eta aparailua erosi nahi dute. Egitasmoak parte hartze izugarria izan du, edozein txokotan, eskola, taberna… aurkitu daiteke plastikozko tapoiak biltzeko kaxa. Gero, horrek, Lekeitioko lonja batean pilatzen dituzte eta enpresara bidali. Baina, tapoiekin ez da nahikoa. «Tapoien tona bakoitzeko 200 euro lortzen dira bakarrik», diote lagunek. Eta era horretan Bipiestadorearentzako poltsa astiroegi betetzen dabil. Dena dela, ekintzaileak ez da falta Lekeition, eta halan, Bipiestadorea erosteko behar den dirua lortzeko era desberdinetako ekimenak antolatzen dabiltza. Hurrengo ekimena, Santa Ageda bezperako kantaldia izango da. Hiru kanta abestuko dituzte. «Lekeition abestu ohi diren bi eta berri bat», aurreratu dute, eta jantzi bereziekin be apainduko dira egunerako. Batzen duten dena, Ronani laguntzeko izango da. Santa Agedakoa baina, ez [...]
Gernika-Lumoko, Bermeoko, Ondarroako, Lekeitioko eta Markina-Xemeingo udaleko langile komiteek bat egin dute Euskal Herriko gehiengo sindikalak urtarrilaren 27rako egin duen greba orokorrerako deialdiagaz. Hainbat enpresa handitako kangileek be atxikim...