Etxebarrikoak nagusi bertso boxeoan
New York-eko Bronx auzoa bihurtu zen Akerbeltz gaztetxea zapatu gabean. Atetik barrura, bertso boxeo izarren espektakulu itzela bizi izan zen. Errimak eta odola, K.O.ak eta potoak. 21:00etan hasi zen jaia afariagaz. 60 lagunetik gora batu ziren afaltzen, eta horren ostean, ikuskizuna ikusteko, beste horrenbeste be bai. Gaztetxea gainezka, giroa itzela, eta ring barrukoa hobea. Argiak, fokoak, teloia gora, eta boxeolariak atetik ring-eraino jendeartetik eta fokoen itzalpean. Amalloko, Etxebarriko, Lekeitioko eta Markina-Xemeingo bertso-borrokalariak, zein baino zein indartsuago: Joseba Sololuze eta Lander San Martin amallotarrak; Lander Ibarluzea eta Joseba Artza etxebarritarrak; Aitor Arrizubieta eta Xabat Galletebeitia lekeitiarrak eta Eneko Arrate eta Gorka Ostolaza markinarrak. Euren beharra zuzentzen boxeoko izar handi bat aurkezle beharretan: Don King. Pisu gainetik pasa ostean, hasierako agurrekin hasi zen saioa. Ariketa bakoitza talde bakoitzeko batek kantatu zuen. Zortziko handiagaz hasi ziren bertsolariak. Gazte asanbladako kide biren paperetik kantatu behar izan zuten lehenengo. Hauteskundeetako hautagaien ahotik gero. Zortziko handiko saioan, barriz, gau osoa alkarrekin pasatu ostean atari batera heldu ziren bikotearen paperean jarri zituen Don King-ek Ibarluzea eta Arrizubieta. Inor ez zen ausartzen azken punch-a emotera. «Baina bizimodu hau zail dago bihotza / etxeak garesti ta portalea hotza» kantatu zion Ibarluzeak lehenengoan. Arrizubietak honela erantzun: «Enauzu kamelako behar duzu [...]
New York-eko Bronx auzoa bihurtu zen Akerbeltz gaztetxea zapatu gabean. Atetik barrura, bertso boxeo izarren espektakulu itzela bizi izan zen. Errimak eta odola, K.O.ak eta potoak.
21:00etan hasi zen jaia afariagaz. 60 lagunetik gora batu ziren afaltzen, eta horren ostean, ikuskizuna ikusteko, beste horrenbeste be bai. Gaztetxea gainezka, giroa itzela, eta ring barrukoa hobea.
Argiak, fokoak, teloia gora, eta boxeolariak atetik ring-eraino jendeartetik eta fokoen itzalpean. Amalloko, Etxebarriko, Lekeitioko eta Markina-Xemeingo bertso-borrokalariak, zein baino zein indartsuago: Joseba Sololuze eta Lander San Martin amallotarrak; Lander Ibarluzea eta Joseba Artza etxebarritarrak; Aitor Arrizubieta eta Xabat Galletebeitia lekeitiarrak eta Eneko Arrate eta Gorka Ostolaza markinarrak. Euren beharra zuzentzen boxeoko izar handi bat aurkezle beharretan: Don King.
Pisu gainetik pasa ostean, hasierako agurrekin hasi zen saioa. Ariketa bakoitza talde bakoitzeko batek kantatu zuen.
Zortziko handiagaz hasi ziren bertsolariak. Gazte asanbladako kide biren paperetik kantatu behar izan zuten lehenengo. Hauteskundeetako hautagaien ahotik gero. Zortziko handiko saioan, barriz, gau osoa alkarrekin pasatu ostean atari batera heldu ziren bikotearen paperean jarri zituen Don King-ek Ibarluzea eta Arrizubieta. Inor ez zen ausartzen azken punch-a emotera. «Baina bizimodu hau zail dago bihotza / etxeak garesti ta portalea hotza» kantatu zion Ibarluzeak lehenengoan. Arrizubietak honela erantzun: «Enauzu kamelako behar duzu jakin / zure lau izarreko bata kutre horrekin». Azkenean horrela esan zion Ibarluzeak: «Nahi baduzu egin niregandik zurrut / energia ez dago gaur egun musutruk / zeure titi artean sartu beharko dut».
Giroak eskatu bezala, musikaren gainetik rap-ean aritzea be izan zuten ariketa. Minutu bana eduki zuen bakoitzak euren rap saioa egiteko.
Ariketa berezia izan zuten hurrengoa be. Bertso-borrokalari bakoitzak soinu bati kantatu behar izan zion bertsoa. Horren ostean utzi behar izan zuten borrokalari batzuk ring-a. Etxebarriko eta Markina-Xemeingo bertso-borrokalariek lortu zuten lehian aurrera egitea.
Buruz burukoaren ostean jakin zen zeintzuk ziren lehiako irabazleak: Etxebarriko harri bolak.
Dana argituta, agurrekin emon zieten amaiera bertso-borrokari. Sariak emoteko Spiderman eta Present Woman izan ziren gonbidatu bereziak, eta Akerbeltz gaztetxeko zapi bana, eta txapeldunentzako gerrian lotzeko txapel dotorea egon ziren denentzako.
Bertso-borrokalariak, aurkezleak, epaileak, antolakuntza taldea, ikuslegoa eta gaztetxea; Denak pozez zoratzen amaitu zuten ikuskizuna.