Antzosoloko etxeetarako «Lurzoru Legea aintzat ez hartzearren», epaitegietara
Udal Kudeaketa Batzordearen kontrako salaketa ipini du Ondarroako ezker abertzaleak. Antzosolo Goikoan etxebizitzen sustapenerako baimenak tramitatzerakoan Lurzoru Lege barriak ipintzen dituen baldintzak ez dituelako ezarri, epaitegietara eroan du Ondarroako ezker abertzaleak Udal Kudeaketa Batzordea. Salaketa pasa den astean ipini zuten Bizkaiko Lurralde Auzitegian. «Lurzoru Legeak dio etxebizitza sustapen berri bakoitzean eraikitzen diren etxeen %40 babes ofizialekoak izan behar direla, eta aparkaleku kopurua ere etxebitza berrien kopuruen paretsua izan behar dela. Sustapen honetan hori ez da bete eraikuntza baimenak emoterakoan», esan dute ezker abertzaleko udal hautetsiek. «Antzosolon hasieran 40 etxebizitza libre egiteko proiektua zegoen, azkenean 52 egitekoa; eta ez dago babeseko etxebizitza bakar bat be aurreikusita. Aparkalekuak be 45 bat izan beharko lirateke tamaina horretako promozio batentzako, eta erdia be ez dago aurreikusita», salatu dute. Ezker abertzaleko ordezkarien iritziz, «Udala ez da egon behar negozio pribatuen babeserako, herritar guztien onerako izango liratekeen neurriak ezartzeko baino; eta kasu honetan be, ez dute horrelakorik egin». Epaitegietaraino iritsi izana, barriz, «Udalean parte-hartzea guztiz ukatuta edukitzeak lagatzen duen bide bakarra delako» izan dela esan dute. Obra geldituta dago Antzosolo Goikoa etxebizitza sustapen pribatua da, Donostiako AZSE higiezin eta eraikuntza enpresak daroana. Etxeak eraikitzeko lurren mugimendua eta atzeko mendialdearen eusteko horma dauzka eginda, baina badira bi [...]
Udal Kudeaketa Batzordearen kontrako salaketa ipini du Ondarroako ezker abertzaleak. Antzosolo Goikoan etxebizitzen sustapenerako baimenak tramitatzerakoan Lurzoru Lege barriak ipintzen dituen baldintzak ez dituelako ezarri, epaitegietara eroan du Ondarroako ezker abertzaleak Udal Kudeaketa Batzordea. Salaketa pasa den astean ipini zuten Bizkaiko Lurralde Auzitegian.
«Lurzoru Legeak dio etxebizitza sustapen berri bakoitzean eraikitzen diren etxeen %40 babes ofizialekoak izan behar direla, eta aparkaleku kopurua ere etxebitza berrien kopuruen paretsua izan behar dela. Sustapen honetan hori ez da bete eraikuntza baimenak emoterakoan», esan dute ezker abertzaleko udal hautetsiek. «Antzosolon hasieran 40 etxebizitza libre egiteko proiektua zegoen, azkenean 52 egitekoa; eta ez dago babeseko etxebizitza bakar bat be aurreikusita. Aparkalekuak be 45 bat izan beharko lirateke tamaina horretako promozio batentzako, eta erdia be ez dago aurreikusita», salatu dute.
Ezker abertzaleko ordezkarien iritziz, «Udala ez da egon behar negozio pribatuen babeserako, herritar guztien onerako izango liratekeen neurriak ezartzeko baino; eta kasu honetan be, ez dute horrelakorik egin». Epaitegietaraino iritsi izana, barriz, «Udalean parte-hartzea guztiz ukatuta edukitzeak lagatzen duen bide bakarra delako» izan dela esan dute.
Obra geldituta dago
Antzosolo Goikoa etxebizitza sustapen pribatua da, Donostiako AZSE higiezin eta eraikuntza enpresak daroana. Etxeak eraikitzeko lurren mugimendua eta atzeko mendialdearen eusteko horma dauzka eginda, baina badira bi urte baino gehiago obra geldirik dagoena.
Momentu honetan, Udal Kudeaketa Batzordeak azaldu duenez, «Antzosolo Goikoan eraikitzeko baimenak bere epea igarota dauka, eta enpresa eraikitzaileak ez du barriro baimenik eskatu». AZSE enpresari galdetuta, barriz, ez du erantzun Ondarroako sustapen honen egoerari buruzko galderarik.
2009ko apirilean galdetu zion Hitzak, azkenengoz, Antzosoloko sustapena daroan eraikuntza enpresari obra horren egoerari buruz. Ordurako, hilabeteak ziren geldituta zegoena. Urte hartako «udaren ostean, promozioaren erdiagaz, hogei etxebizitzagaz», hasiko zirela eraikuntza lanean erantzun zuten, eta iragarri etxe guztiak sustapen librekoak eta hiru edo lau logelakoak izango zirela. Gainera, bi zatitan izan arren, sustapen osoa aurrera eroango zela be iragarri zuten.
Harrez gero, baina, obra geldirik egon da, eta itxura batean horrela jarraituko du oraingoz.