Xiri Andonegi, adiorik ez artegile herrikoiari
Bat bateko eta ezusteko kolpea izan zen pasa den asteazken arratsaldean, Xiri Andonegi eskultorearen heriotza. Kolpe gogorra, eta aurrez ezin pentsatuzkoa, Andonegi ohiko bizimodua egiten baizebilen, inolako gaixotasunen berri izan gabe. Xiri Andonegi Egurbide (Mutriku, 1955), eskultorea izan arren, artearen beste hainbat arlori lotu zitzaion, besteak beste, margoa eta kale animazioko elementuen diseinua. Baina, gauza guztien gainetik, artegile herrikoia zen. Galerietatik eta izen handidun museoetatik urrun, erakusketak eta bestelako ekimenak ere, herritarrengandik hurbil zeuden txokoetan antolatzea gustatzen zitzaion; askotan, aurrez abisatu ere egin gabe. Goiti-Estarta eta Ezenarro-Sigma lantegietan langilea zen. Baina, bide berri bati ekin zion 1970ean, Debako Arte Eskolan formazioa jasota. Arte Ederretako lizentziatura ere egin zuen gero. Harrez gero, eskulturan¬ eta margolaritzan ere¬ bide emankorra izan da berea. Mutrikun bertan, betiko geratuko da Andonegiren lekuko, Atxukaleko parke berritzailea; «jendea elkarrekin egoteko» pentsatua eta egina. Artistak Atxukalen bere eskulturak ipintzeko aukera eduki zuen arren, horri uko egin eta ingurua artelan bihurtzea izan zen bere helburua. Eskualdean bada haren beste lanik ere: Markina-Xemeinen dagoen Mogeli eskainitako izki-eskultura berezia. Horrekin batera, erraldoien konpartsa sortu izana, herriko erraldoiak edota Gaba Beltzeko pertsonaiak sortu eta egin izana… eta batez ere, bere izaera guztien gogoan geratuko da. Izan ere, hitz gehiegiko gizona ez zen [...]
Bat bateko eta ezusteko kolpea izan zen pasa den asteazken arratsaldean, Xiri Andonegi eskultorearen heriotza. Kolpe gogorra, eta aurrez ezin pentsatuzkoa, Andonegi ohiko bizimodua egiten baizebilen, inolako gaixotasunen berri izan gabe.
Xiri Andonegi Egurbide (Mutriku, 1955), eskultorea izan arren, artearen beste hainbat arlori lotu zitzaion, besteak beste, margoa eta kale animazioko elementuen diseinua. Baina, gauza guztien gainetik, artegile herrikoia zen.
Galerietatik eta izen handidun museoetatik urrun, erakusketak eta bestelako ekimenak ere, herritarrengandik hurbil zeuden txokoetan antolatzea gustatzen zitzaion; askotan, aurrez abisatu ere egin gabe.
Goiti-Estarta eta Ezenarro-Sigma lantegietan langilea zen. Baina, bide berri bati ekin zion 1970ean, Debako Arte Eskolan formazioa jasota. Arte Ederretako lizentziatura ere egin zuen gero. Harrez gero, eskulturan¬ eta margolaritzan ere¬ bide emankorra izan da berea. Mutrikun bertan, betiko geratuko da Andonegiren lekuko, Atxukaleko parke berritzailea; «jendea elkarrekin egoteko» pentsatua eta egina. Artistak Atxukalen bere eskulturak ipintzeko aukera eduki zuen arren, horri uko egin eta ingurua artelan bihurtzea izan zen bere helburua.
Eskualdean bada haren beste lanik ere: Markina-Xemeinen dagoen Mogeli eskainitako izki-eskultura berezia. Horrekin batera, erraldoien konpartsa sortu izana, herriko erraldoiak edota Gaba Beltzeko pertsonaiak sortu eta egin izana… eta batez ere, bere izaera guztien gogoan geratuko da. Izan ere, hitz gehiegiko gizona ez zen arren, «lagunen laguna» zela diote ezagutzen zutenek.
Euskalduna eta euskalzalea
Euskararen aldekoa izan zen beti Andonegi, eta euskarazko komunikabideen aldeko jarrera erakutsi izan zuen.
Kalaputxi aldizkariaren sorreran paper aktiboa jokatu zuen. Eta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitzaren alde agertu zen, beti. Hitzarte arte enkanterako bere bi lan ere eman zituen proiektuarentzako dirua biltzeko. «Bere ibilbide oparoa azpimarratzeaz gain, berriz ere, gure esker ona agertzea baino ez zaigu gelditzen eta familiari doluminak ematea», adierazi du Hitzako zuzendariak.