Euskal Herriko III. Mus Txapelketa jokatzen hasiko dira otsailaren 19an Lea-Artibaiko herrietan. Lekeition, Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Ispasterren batuko dira jokalariak. Azken urteetan, Euskal Herri osoan zehar mus-a zabaldu eta indartzeko borond...
Parrokiako Familiaren Eguna ospatuko dute domekan Jasokundeko Andre Mariaren parroki-elizan. Bertan, «lurrean dagoen familia eta zeruan dagoena» elkartuko dira eta meza santua egingo da «gure artetik joandakoen alde». Meza 11:00etan izango da. Egun...
Karmel aldizkariaren digitalizazioa aurkeztuko dute
Azken legegintzaldiko balorazioa egin eta herri programen berri eman du Lekeitioko Ezker Abertzaleak. Aurrekontuak eta Hiri Antolamendurako Plan Orokorra kritikatu eta herri programak herritarren iritziekin osotuko dituztela adierazi dute. «Apartheid egoeran jarraitu du Lekeitioko Ezker Abertzaleak azken legegintzaldian be», halantxe esan dute alderdiko kideek. Horren eragina, gainera, herritarren zati batek be jasan du euren ustez. «EAJ bihurtu da feudoaren nagusi danon kalterako», esan dute. Halanda be, ezker abertzaleak beharrean jarraitu duela azaldu dute, «herriko gaien jarraipena egiten», nahiz eta asko ezin izan dituzte jakin «ailegarazi ez zaizkielako». Aurrekontuari dagokionez, urtetik urtera gero eta arinago onartzen ditu Udalak aurrekontuak ezker abertzalearentzat, «eztabaida gutxigaz». Lehen itxurak gordetzen zituela diote, baina orain, «hori be ez». Gainera, herritarren ekarpenak be ez dituela kontuan hartzen adierazi dute. «Proiektu guztiak herritarren lepo egiten dituzte, iritzia kontuan hartu barik. Beste denok soberan gaude Udalarentzat», kritikatu dute. Bestalde, argi geratu da, ezker abertzalearentzat, Udalak zerbitzuen pribatizazioaren bidea jarraitzen duela. «Urtetik urtera, hainbat zerbitzu pribatizatu dituzte eta gure ikuspegitik kontrako bidea da hori», esan dute. Halan, horreri buelta emango diotela azpimarratu dute. Beste alde batetik, HAPOa egiterakoan, benetan parte hartzeko aukerarik ez dela eman kritikatu du ezker abertzaleak. Eta horrela, informazio falta hori saihesteko, erakusketa eta hitzaldiak antolatu dituzte [...]
Estebe Gandiaga euskal preso politikoa atzo ailegatu zen Castellora. Markinar gaztea urtarrilaren 14an eroan zuten leku aldaketa egiteko eta ordutik nondik-nora ibili den jakin barik egon da bere familia. Atzo jaso zuten deia Castellotik.
Herriari buruzko informazio zabala jaso ahal izan dute berriatuarrek euren etxetik aurrerantzean. Udalak herriaren webgunea prestatu du horretarako: bihar bertan aurkeztuko dute berritua.org ataria. Aukezpena, 19:30ean, bideo gelan izango da. «Ordu er...
Beste mendigoizale taldeekin batera, irteera bateratuak, gaztetxoen irteerak eta ohiko ekimen bereziak antolatuko ditu Artibai Mendigoizale Taldeak aurten. Gainera, Markina (Araba) eta Markina (Bizkaia) arteko iraupen luzeko ibilaldia be antolatuko dute bigarrenez. Lehenengo irteera bateratua eduki zuen taldeak urtarrilaren 16an, ostera, otsailaren 13an egingo da ume eta gaztetxoen lehenengokoa. Horregaz gainera, beste lau irteera izango dituzte gaztetxoek, euretako bat Aralar eta Urbasara egingo duten bi egunekoa. Horretaz gainera, ume eta gaztetxoei zuzendutako eski irteera eta Ibilaldi Neurtu Txikia be izango dituzte. Bestalde, Basoetxeko Eguna eta Finalista Eguna be ez dira faltako oraingoan be, eta urteko ekimen berezia, Markina-Markina iraupen luzeko irteera, ekainaren 11 eta 12an burutuko da. Iaz, zortzi umek igo zituzten hogei mendi eta 26k hamar. 2011an be hamar eta hogei mendi eta 20.000 metroko lehiaketak egingo dituzte. Finalista izateko, mendi desberdinak igo beharko dituzte parte-hartzaileek eta puntuatzeko derrigorrez gailurrera igo beharko dute. Egun bakoitzean, gehienez, mendi bat apuntatu al da. Bestalde, 20.000 metro egiteko, igotako mendi guztien altueraren gehiketa egin behar dela zehaztu du AMTak. Horren guztiaren berri emango du taldeak zapatuan, 19:00etan, Uhagonen edukiko duen Bilera Nagusian. Aurreko urteko balorazioa be egingo dute. Umeen irteerak Urtarrilak 1. Urregarai (704m) Sta Eufemia. Otsailak 13. Morkaiko (533m) Elgoibar. Martxoak [...]