Amesgaizto artean, pedalei eragiten jarraitu zuen Igor Romerok (Mutriku, 1986). Erakutsi duen pertseberantziak izan du baina saria. Bizikleta gainean zebilen eta gustuko zuen mutikotxo hark izandako ametsa bizitzen hastear da, bigarrenez. Domekan, Mallorcara doa. Kontinental profesional mailako bere lehen lasterketa dauka bertan. Profesionaletan denboraldia hastera zoaz. Urduri? Egia esan, bai. Baina normala delakoan nago. Erronka berri bat daukat aurrean, eta uste dut horrelako egoera baten dagoen edonork sumatzen duela urduritasun puntu hori. Baina tira, barruko sentimendu horiek gainditu egin behar ditut eta aurrera egin! Nola zoaz Mallorcara? Sasoiko sentitzen al zara? Zentratuta nago erabat. Badakit ez nagoela %100ean, baina orain arte jarri dizkidaten entrenamenduekin ondo bete dut, seriotasunez. Oraindik ez digute gehiegi sakatzen; martxotik aurrera hasiko dira horretan. Taldearekin lanean ari zara. Zer sentsazio dituzu? Lasaitasuna transmititzen didate. Komunikazio zuzena eta berehalakoa daukagu prestatzaileekin eta taldekideen artean ondo hartu naute. Talde profesionala da zentzu guztietan. Alde horretatik pozik nago. Eroso. Mallorcakoa lasteketa berezia izaten da. Atipikoa da, bai. Bost eguneko lasterketa da, baina etapa bakoitza lasterketa bat da bere baitan. Zuk nahi duzun egunetan parte har dezakezu. Oraindik ez dakit niri zer egitea egokituko zaidan, baina badakit lehiaketa egunak edukiko ditudala. Zein da zure asmoa Mallorcan? Ekipoak markatutakoa bete, fisikoki [...]
Argazki digital rallya antolatu du Subeltz tabernak. Inskripzioak 5 euro balio du, eta domekan, 10:00etatik 10:30era, Subeltzen, egingo da. Hiru sari daude: 250 euro, 150 euro eta 100 euro, argazki denda batean gastatzeko. 13:00ak arte atera ahal dira ...
Bihar, 22:00etan, Aiako probalekuak Euskadiko zaldi-mando txapelketako finala hartuko du. Bertan bi aulestiar eta bermeotar bat ariko dira nor baino nor. Koba eta Maider Uriarte dira Aulestiko probalariak; bermeotarra, ostera, Asier Alegria. Urteko pro...
Etxebizitza baten lapurtzeko saiakera egin dute Gizaburuagan. Atea behartzen saiatu ziren, baina atearen sendotasuna tarteko, ez zuten lortu barrura sartzerik. Ateak kalte nabariak ditu. Gertaera Ertzaintzaren esku utzi dute.
Aurreko domekan egin zuten legez, mendexarrek Santa Ageda Egunean kantatzen urten aurreko entsegua edukiko dute domekan, ostera ere. Entsegua, 17:00etan, elizan egingo dute. Entsegurako deia herritar guztiei zabaldu nahi izan diete. Izan ere, Mendexan,...
Motz-motzian. Horrela izendatu dute «herritarrek herritarrentzako» antolatu dute film laburren lehiaketa. «Herriko hizkera eta lehiaketa zer den kontuan hartuta jarritako izena izan da», azaldu dute Zine Forum Taldekoek. Lehiaketa antolatzen den lehen aldia da, eta Udalaren zein Biarko ekoiztetxearen laguntza eduki dute. Herritarrei begira antolatutako lehiaketa izan arren, ez dute bakarrik mutrikuarrentzat mugatu: «Herrian bizi edo ikasten ari direnek ere badute aukera euren lanak aurkezteko», azaldu zuten herenegun egin zuten aurkezpenean. Parte hartzeko aukera otsailaren 1ean zabalduko dute eta ez dute itxiko ekainera arte. «Ekainaren bukaeran, sari banaketa ekitaldia egingo dugu». Lanak saritzeko orduan parte-hartzaileak adinaren arabera banatuko dituzte: alde batetik, 18 urtetik beherakoak eta beste alde batetik, hortik gorakoak. Lanak prestatzen Aukeztu daitezkeen lanen kopurua eta haien iraupena mugatu dute Zine Forumekoek: «parte-hartzaile bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahalko du eta ezingo da 20 minututik pasatu». Film laburrean hizkuntza erabiliz gero, euskara erabili beharko da. Gaia, aldiz, librea izatea erabaki dute. Aurkezten diren lanak aurrez saritu gabeak izan beharko dira, eta behin lehiaketan sartuta, lanaren gaineko eskubideak Zine Forumekoen esku geldituko dira: Lanak nahi aldiz eta doan erabili ahal izango dituzte. Lanak aurkezten Lanak aurkezterako orduan, ondoko formatuetako bat erabili beharko dute parte-hartzaileek: AVI, MP4 edota MOV. Behin lana bukatuta, [...]
Udal tasak eta hirigintzari lotutako kuotak ez igotzeko erabakia hartu zuten abenduko Osoko bilkuran. Gauzak horrela, 2010ean indarrean zeuden zenbatekoak aplikatuko dira aurten ere. Gogoratu beharra dago, iaz ere ez zutela igoerarik eduki. Erabakiaren...
Otsailean egingo diren kintxopeko zaldi-mando probetan izena emoteko epea abenduaren 29an bukatuko da. Izena eman nahi dutenek aitatutako eguneko 13:00ak aurretik Ispasterko udaletxera deitu beharko dute (94 684 29 99). Derrigorrezkoa izango da animali...
Hirumet taldeko Egoitz Murgoitio izan da Isparterko proban helmuga zapaldu duen lehen txirrindularia. David Secorentzat, ostera, maila ofizialean jokatu duen azken lasterketa izan da. Jarraitzaileei agur esaten zien txirrindularia eta irabazlea bata bestearen atzetik sartu dira helmugan. Izan ere, ez dira metro asko izan Secoren azken bira eta Murgotioren lasterketa amaiera banandu dituenak. Hirumetekoak sekulako lasterketa egin zuen. Haseratik jarri zen Murgoitio buruan. Bigarren biran Ben Werden parean zeraman arren, laster lortu zuen hura atzean uztea. Borroka bigarren eta hirugarrenarn artean izan zen. Ben Werden belgikarra eta Aitor Hernandez euskalduna ziren. Hernandezek lana azpimarratzekoa izan zen. «Gogotsu zetorrela esan zigun lasterketa hasi aurrean eta hala ikusi genuen», aitatu du proba antolatzen duen Ipargorriko kide Joseba Hidalgok. Jendea gustura gelditu zen txirrindularien lehiagaz. Asko izan ziren, gainera, Ispasterreraino hurbildutakoak. «Gustura gaude aurtengoagaz, bai kirol mailan, baita bestelako aspektutan ere». Betirako gogoan Hitzaren eremuko hiru ordezkari izan ziren Ispasterren: Jorge Iruretagoiena mutrikuarra (ez zuen lasterketa bukatu), Daniel Ruiz gernikarra, eta omendua izan zen David Seco busturiarra. Secok Bizkaiko Txirrindulari Federazioren, Busturiako txirrindu elkartearen eta Ipargorriren oroigarriak jaso zituen eta podiotik agurtu zuen jendea. Lasterketan ere ez zuen galdu horretarako aukerarik: soinean zermana 1 zenbakiko mailot zurian zera irakur zitekeen: Eskerrikasko. Hasta Siempre. [...]