Ugaitz Murgoitiok jantzi du txapela David Secoren agurreko proban
Hirumet taldeko Egoitz Murgoitio izan da Isparterko proban helmuga zapaldu duen lehen txirrindularia. David Secorentzat, ostera, maila ofizialean jokatu duen azken lasterketa izan da. Jarraitzaileei agur esaten zien txirrindularia eta irabazlea bata bestearen atzetik sartu dira helmugan. Izan ere, ez dira metro asko izan Secoren azken bira eta Murgotioren lasterketa amaiera banandu dituenak. Hirumetekoak sekulako lasterketa egin zuen. Haseratik jarri zen Murgoitio buruan. Bigarren biran Ben Werden parean zeraman arren, laster lortu zuen hura atzean uztea. Borroka bigarren eta hirugarrenarn artean izan zen. Ben Werden belgikarra eta Aitor Hernandez euskalduna ziren. Hernandezek lana azpimarratzekoa izan zen. «Gogotsu zetorrela esan zigun lasterketa hasi aurrean eta hala ikusi genuen», aitatu du proba antolatzen duen Ipargorriko kide Joseba Hidalgok. Jendea gustura gelditu zen txirrindularien lehiagaz. Asko izan ziren, gainera, Ispasterreraino hurbildutakoak. «Gustura gaude aurtengoagaz, bai kirol mailan, baita bestelako aspektutan ere». Betirako gogoan Hitzaren eremuko hiru ordezkari izan ziren Ispasterren: Jorge Iruretagoiena mutrikuarra (ez zuen lasterketa bukatu), Daniel Ruiz gernikarra, eta omendua izan zen David Seco busturiarra. Secok Bizkaiko Txirrindulari Federazioren, Busturiako txirrindu elkartearen eta Ipargorriren oroigarriak jaso zituen eta podiotik agurtu zuen jendea. Lasterketan ere ez zuen galdu horretarako aukerarik: soinean zermana 1 zenbakiko mailot zurian zera irakur zitekeen: Eskerrikasko. Hasta Siempre. [...]
Hirumet taldeko Egoitz Murgoitio izan da Isparterko proban helmuga zapaldu duen lehen txirrindularia. David Secorentzat, ostera, maila ofizialean jokatu duen azken lasterketa izan da.
Jarraitzaileei agur esaten zien txirrindularia eta irabazlea bata bestearen atzetik sartu dira helmugan. Izan ere, ez dira metro asko izan Secoren azken bira eta Murgotioren lasterketa amaiera banandu dituenak. Hirumetekoak sekulako lasterketa egin zuen.
Haseratik jarri zen Murgoitio buruan. Bigarren biran Ben Werden parean zeraman arren, laster lortu zuen hura atzean uztea.
Borroka bigarren eta hirugarrenarn artean izan zen. Ben Werden belgikarra eta Aitor Hernandez euskalduna ziren. Hernandezek lana azpimarratzekoa izan zen. «Gogotsu zetorrela esan zigun lasterketa hasi aurrean eta hala ikusi genuen», aitatu du proba antolatzen duen Ipargorriko kide Joseba Hidalgok.
Jendea gustura gelditu zen txirrindularien lehiagaz. Asko izan ziren, gainera, Ispasterreraino hurbildutakoak. «Gustura gaude aurtengoagaz, bai kirol mailan, baita bestelako aspektutan ere».
Betirako gogoan
Hitzaren eremuko hiru ordezkari izan ziren Ispasterren: Jorge Iruretagoiena mutrikuarra (ez zuen lasterketa bukatu), Daniel Ruiz gernikarra, eta omendua izan zen David Seco busturiarra.
Secok Bizkaiko Txirrindulari Federazioren, Busturiako txirrindu elkartearen eta Ipargorriren oroigarriak jaso zituen eta podiotik agurtu zuen jendea. Lasterketan ere ez zuen galdu horretarako aukerarik: soinean zermana 1 zenbakiko mailot zurian zera irakur zitekeen: Eskerrikasko. Hasta Siempre. Jendeak gogoz txalotu zuen; jarraitzaileen beroa nabaritu ahal izan zuen une oro.
Secoren azken garaipena (2006) Ispasterren bertan izan zen. «Gurean bost aldiz irabazi du Secok. Txapeldun handia da». 38 urteko txirrindulariak 100 garaipenetik gorako ibilbideagaz esan dio agur ofizialki ziklo krosari.
Sailkapena
Elite eta 23 urte azpikoak
1. Egoitz Murgoitio 01.03.32
2.Aitor Hernandez +54
3. Ben Berden +1.38
4. Isaac Suarez +2.16
5. Angelo de Clercq +2.39
6. Jose Antonio Diez ++2.46
7. Xabier Garcia +3.02
8. Loic Herbreteau +3.34
9. Oscar Vazquez +3.35
10. Iñigo Gomez +4.11
13. Daniel Ruiz +5.01
14. David Seco +6.35