Dendentzako paper eta kartoi bilketa sistema herri osora hedatuko dute
Dendetako paper eta kartoi hondakinekin edukiontziak gainez egotea ekiditeko, bilketa sistema aldatu egingo du Mutrikun Deba Beheko Mankomunitateak. Bilketa berezia egunero egingo da, eta ez orain artean bezala soilik Alde Zaharrean, herri osoan baizik. Sistema berria bi asteren buruan hasiko da martxan Udaletik jakinarazi dutenez. Bi gune eta bi ordutegi Dendetako paper eta kartoi bilketa berezia egiteko, bi gunetan sailkatu dute Mutriku; 1. guneak Alde Zaharra hartzen du, eta honako puntuetan egingo da bilketa: Batzoki aurrean, Zabiel ondoan, Beheko plazan merkatu ondoan, eta Felix Txurruka kalean Kutxaren aurrean. Gune honetako bilketa goizero 10:30ean egingo dute. Hori dela eta, Udalak eskatu du hondakinak ez ateratzeko 10:00ak baino lehen; ezta 10:15 baino beranduago ere. «Hondakinak kalean ahalik eta denbora laburrenean egotea nahi da lortu», azaldu dute. Bigarren gune bezala izendatu dute gainontzeko guztia. Honako bilketa puntuak zehaztu dituzte: Gaztañeta etorbidean, lur azpiko hondakin gunean; Jose Maria Altzibar kalean, lur azpiko hondakin gunean; errotondan ere hondakinen gunean; Felix Txurruka kalean Kutxa parean; San Agustinen, moilarako jaitsiera hasieran dagoen bilketa puntuan; eta azkenik moilan, lehendik dagoen bilketa puntuan. Bigarren gunean arratsaldez egingo dute dendetako paper eta kartoi bilketa berezia, 18:30ean. Hori dela eta, kasu horretan hondakinak 18:00ak baino lehen eta 18:15 baino beranduago ez [...]
Dendetako paper eta kartoi hondakinekin edukiontziak gainez egotea ekiditeko, bilketa sistema aldatu egingo du Mutrikun Deba Beheko Mankomunitateak. Bilketa berezia egunero egingo da, eta ez orain artean bezala soilik Alde Zaharrean, herri osoan baizik. Sistema berria bi asteren buruan hasiko da martxan Udaletik jakinarazi dutenez.
Bi gune eta bi ordutegi
Dendetako paper eta kartoi bilketa berezia egiteko, bi gunetan sailkatu dute Mutriku; 1. guneak Alde Zaharra hartzen du, eta honako puntuetan egingo da bilketa: Batzoki aurrean, Zabiel ondoan, Beheko plazan merkatu ondoan, eta Felix Txurruka kalean Kutxaren aurrean. Gune honetako bilketa goizero 10:30ean egingo dute. Hori dela eta, Udalak eskatu du hondakinak ez ateratzeko 10:00ak baino lehen; ezta 10:15 baino beranduago ere. «Hondakinak kalean ahalik eta denbora laburrenean egotea nahi da lortu», azaldu dute.
Bigarren gune bezala izendatu dute gainontzeko guztia. Honako bilketa puntuak zehaztu dituzte: Gaztañeta etorbidean, lur azpiko hondakin gunean; Jose Maria Altzibar kalean, lur azpiko hondakin gunean; errotondan ere hondakinen gunean; Felix Txurruka kalean Kutxa parean; San Agustinen, moilarako jaitsiera hasieran dagoen bilketa puntuan; eta azkenik moilan, lehendik dagoen bilketa puntuan. Bigarren gunean arratsaldez egingo dute dendetako paper eta kartoi bilketa berezia, 18:30ean. Hori dela eta, kasu horretan hondakinak 18:00ak baino lehen eta 18:15 baino beranduago ez ateratzeko eskaria egin du Udalak.
Arauak eta derrigortasuna
Paperak eta kartoia beste era bateko hondakinekin ez nahasteko deia egin diete dendariei, «bestela birziklaia ezinezkoa egiten da». Kutxak tolesteko eta ordutegiak errespetatzeko deia ere egin dute. «Araudia derrigor bete beharrekoa izango da, eta Udaltzaingoak zainduko du», esan dute.