Aurkeztu du Euskaltel Euskadi fundazioak 2011rako taldea, Donostiako Antzoki Zaharrean. Igor Gonzalez de Galdeano managerraren zuzendaritzapean jarraituko duen kirol zuzendaritzan dago aurten be Gorka Gerrikagoitia gernikarra. Iazko taldearekiko hiru b...
Mutriku Arraun Taldeak Gipuzkoako Batelen Liga 3. eta 2. postuak eginda abiatu du, iazko bankadarekin. Denboraldiko lehen paladak txukun eman ditu Mutriku Arraun Taldeak. Duela bi aste abiatu zuten denboraldia Gipuzkoako Batelen Ligan. Lehenengo estropada hirugarren amaitu zuten. Bigarrena, pasa den astean Zumaian jokatu zena, berriz, bigarren postuan, eta gainera San Pedro liderrarengandik hiru segundora. San Pedro izan da, hain zuzen ere, orain arteko bi lehiak irabazi dituena. «Hor gabiltza, ahaleginetan, txukun esango nuke», dio Loren Elezgarai Txaparro, Mutriku Arraun Taldeko zuzendaritza batzordeko ordezkariak. Hala ere, «nahiko gaitza» ikusten omen dute iaz bezala batelen liga irabaztea. «Izan ere, iaz lau talde baino ez zeuden senior mailan lehiatzen, eta aurten beste bi gehitu dira, eta ez nolanahikoak: San Pedro eta Hibaika». Dena den, «ahalegina egiteko prest» daude mutrikuarrak. Iazko bankada bera mantentzen dute, eta entrenatzaile lanetan Josu Lezertuak jarraitzen du. Hurrengo hitzordua etzi, domekan, edukiko dute, goizeko 11etan, Pasai Donibaneko uretan. Gazte berririk erakarri ezinik Bateletan eta trainerilletan lehiatuko da aurten ere Mutrikuko taldea. Traineruetan 2000-2001ean aritu ziren azkenengoz. «Orain oso zaila da, ez daukagu nahiko jenderik», dio Elezgaraik. «Gazteak ere, berri bat bera ere ez da etorri aurten. Ez dakit, orain dena eskura dute baina…». Mutriku arraunlarien herria izan dela [...]