Euskal memoria, 1960-2010, Gernikako seme-alabak izenburuagaz berbaldia emongo du eguaztenean 19:30ean Kofradia Zaharrean Euskal Memoria fundazioko kide Joxean Agirrek. Izenburu horixe daroan liburua argitaratu barri du fundazioak eta horren aurkezpena...
Hondarbeltzeko moilaren konponketarekin hasi behar dira lanean, eta hori dela eta, gaur arratsaldean bide zati bat itxi egingo dute. 15:30 eta 18:00 artean ezingo da kamioirik eta autobusik igaro Mutriku-Deba errepidean (GI-638), eta automobilentzako t...
Alleriko pasealekua egiteko obrak behin-behinean gelditzeko agindu du Bizkaiko Administrazioarekiko Auzien 4. Epaitegiak. Pasa den barikuan emon zuten jakitera epaia. Ezingo da Zaldupe-Alleri pasealekuko obrekin jarraitu, harik eta Alleriko etxebizitzen planari buruz egin behar den epaiketa egin eta sententzia emon arte. Horregaz batera, epaiak dio «salatutako aldeak», beraz Ondarroako Udalak, ordaindu beharko dituela auzi honen kostuak «ausarkeriazko jokabidea» eduki duela ebatzita. Hamabost eguneko epea dauka orain Udal Kudeaketa Batzordeak, epai honen kontrako helegitea ezartzeko, eta jada emon du jakitera helegitea ipiniko duela epaiaren aurka. «Obra gelditu, ardurak argitu» Alleri Zainddu herritarren plataformako kideek epai hau jakin ondoren «pasealekuko obrak geltu eta Udalean proiektu hau aurrera eroan dutenen izen abizenak eta ardurak argitu eta zehazteko» eskaria egin dute. «Hemendik aurrera, Allerik eta bere inguruek daukaten balioa kontuan hartzeko eskatzen dugu: obrak egitearren egitea helburu duen eredu ekonomiko hau aldatu beharra daukagu; gure ongizatea ezin baitugu obrekin estali», esan dute jende aurreko balorazioa eginez. Pasealekuko obra Allerin egin nahi zituzten etxebizitzetara hornidurak eroateko (ura, elektrizitatea…), aurreikusi zuen hasiera batean Udal Kudeaketa Batzordeak. Hala ere, «Alleriko ezaugarri ekologikoak aintzat hartuta» epaitegietara jo zuen Alleri Zainddu plataformak eta etxebizitzen plana EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean salatu zuen. Iazko uztailaren 27an agindu zuen auzitegi horrek Alleriko [...]
Biahr, otsailak 8, izango da aurtengo Berdel Eguna prestatzen hasteko lehenengo bilera, 19:30ean, udaletxeko pleno aretoan. Aurtengo Berdel Eguna apirilaren 2an ospatuko da. Bilera zabalik dago parte hartu nahi duten herritar guztientzako.