Beiraren bilketaren aldeko kanpaina jarriko dute martxan
Lea-Artibai Amankomunazgoak Ecovidrioarekin batera, beiraren gaikako bilketaren aldeko kanpaina bat garatuko du, jasotako beira kopurua eta jasotako beiraren kalitatea gehitzeko asmoz, Markina-Xemein, Ondarroa eta Lekeitioko udalerrietan. Beira gehiago...
Lea-Artibai Amankomunazgoak Ecovidrioarekin batera, beiraren gaikako bilketaren aldeko kanpaina bat garatuko du, jasotako beira kopurua eta jasotako beiraren kalitatea gehitzeko asmoz, Markina-Xemein, Ondarroa eta Lekeitioko udalerrietan. Beira gehiago jaso eta haren kalitatea hobetzeko asmoz informazio dinamizazio puntu ibiltari bat egongo da zapatuan 11:00etatik 14:00etara Markina-Xemeingo Zelaiko arkupe aurrean. Iglu berdeetan zer utzi behar den eta zer ez azalduko dute.
Kanpaina hau biztanleri osora zuzenduta dago eta informazio-dinamizazio puntu ibiltari batean oinarritzen da. Informazio-dinamizazio puntu honek, beiraren eta edukiontzi berdera bota beharreko beira ontzien inguruan hainbat galdera dituzten herritarrei informatzea du helburu: beiraren birziklapen zikloa, edukiontzi berdean utzi behar dena eta ez dena, norbanakoak beiraren birziklapenaren zikloan duen garrantzia…. Azalpen guzti hauek oinarri informatiko eta jolas parte-hartzaileetan egongo dira oinarrituta.
Informazio-dinamizazio puntura gerturatzen diren pertsona guztiei, iglu berdean zer utzi behar den eta zer utzi behar ez den ezagutzera ematen duen jolas ezberdinetan parte hartzera gonbidatuko zaie, egunerokotasunean agertzen diren zalantzak argitzeko asmoz. Edukiontzi berdean, soilik beirazko botila, pote eta flaskoak utzi behar dira. Zeramika, portzelana, ispilu eta leihoetako kristalak, bonbila, fluoreszenteak, tapak, tapoi eta txapak, kortxoak, plastikozko poltsak… ez dira edukiontzi berdean utzi behar, eta zergatiak bertan argituko dira.