Domekan Ondarroako Arrigorri hondartza eszenatoki eta arraunleku be bihurtu zen. Aurtengo Ibilaldia, maiatzaren 29an herrian ospatuko dena, iragartzeko erabiliko den bideoklipa osotzeko herritar piloa batu zen bertan. Aitzol Aramaio zinema zuzendari on...
Libiako iraultza piztu zenetik Ras Lanuf hirian atera ezinik zegoen behargin lekeitiarra, Alemaniaren ferry batean joan da Libiatik ETBren arabera. Gaur eguerdian irten du Maltarako bidean Greziako bandera duen itsasontzian. Bertan herrialde desberdi...
Mendexako udal gestora Karraspion aparkalekuak egiteko proiketuagaz lanean ari da. Ezker abertzalea ez dator bat egitasmoagaz. Arazoa konpondu beharrean areagotu egingo duela uste dute; herritarrek eskatu bako proiektutzat jo dute. Gainera, aparkalekuez gain, etxebizitzak ere egin nahi dituztela plazaratu dute.
EAJ eta EAren botoekin onartu da aurrekontua; abstentzioa eman du B+I taldeak eta ezetza ezker abertzaleak. «Biziraupeneko aurrekontuak» onartu ditu Mutrikuko Udalak. Horrela direla onartu eta aitortu dute Udalean ordezkaritza duten talde guztiek. 2011 urteari aurre egiteko 5.086.875 euroko partidak onartu zituzten pasa den ostegunean egindako Osoko Bilkuran. EAJk aurkeztutako aurrekontu proiektuari baietza eman zion bakarra Eusko Alkartasuna izan zen, «nahiz eta ez izan guk nahiko genukeen aurrekontua». Berdeak+Independienteak taldeak «abstentzio kritikoa» eman zuen; «1999tik honako aurrekontuak aztertuta, desoreka nabarmenak egon direlako jasotakoaren eta gastatutakoaren artean». Ezker abertzaleko hautetsiek ezetza eman zioten aurrekontuari. «Mutrikuko Udala ekonomikoki itota dago; azken 30 urteotan ez duelako norabide argirik ez herri proiekturik izan», esan zuten, «kritika eta autokritika» batuz. Zorreko kapitala, handiagoa Aurtengorako onartu den aurrekontua iazkoa baino %32 murritzagoa da. Eta Udalak pilatuta daukan zorreko kapitala, berriz, aurrekontua bera baino handiagoa da: 5.812.000 euro ditu zor Udalak. Zor horretatik, aurten 758.000 euro ordaindu beharko dira: 529.000 euro maileguari dagozkionak, eta beste 229.000 Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuli beharreko 2009ko gerakinaren zatiari dagozkionak. «Aurrekontu kezkagarriak» direla esaterakoan bat etorri dira udal ordezkari guztiak. «Guztien arteko elkarlanerako aukerak lantzeko ordua» dela esaterakoan ere behin baino gehiagotan etorri ziren bat pleno horretan, batik bat EA eta ezker [...]
Eguen hau izan da berdeleta hasi denetik mugimendu gehien egon den eguna. 32 txalopak egin zuten deskarga atzo Ondarroan, eta guztira 240.000 kilo berdel ekarri zuten. Prezioak eurotik gora mantendu ziren bataz beste, 1,02 eta 1,30 euro artean. Kiloko ...
Aitzol Etxaburu ondarrutar preso politikoak eta beragaz batera Fleury-Merogis kartzelako (Frantzia) bigarren dibisioan dauden euskal presoek amaitutzat emon dute hilaren 13an hasi zuten borrokaldia, zeuzkaten helburuak lortuta. Euren eskakizun nagusiak...
Lekeitioko Eskola Publikoak informatika ikastaroa ipini du martxan ikaslen guraso eta senitartekoentzako. Pasa den astean hasi ziren, Windows sistema operatiboa eta Word idazketa programa landuz. Aste honetan internet maneiatzen eta posta elektronikoa ...
Hona hemen aurtengo karnabalek Ondarroara ekarriko dutena. ZAPATUA, MARTXOAK 5 12:30. Triki-pandero kalejira, Kresala kultur elkartearen eskutik. 19:00. Inauterietako dantzak kalez kale, Kresala kultur elkartearen eskutik. 20:00. Lantzoi jaunari ongiet...
Pasa den zapatuan hainbat ondarrutar batu ziren Plaza Musikan, Xeber Uribe preso politiko ohiari ondoetorria emoteko. Musika eta dantza izan ziren ekitaldiaren ardatz nagusietakoak, Uribe bera ere Kresala taldeko dantzaria izanik. Urtebete egin du pres...
Aurrekontuak jendaurrean jarrita, alegaziorik jaso ez dutenez, onartuta gelditu dira. Ispasterko herritarrek, otsailaren 18ko Bizkaiko Aldizkari Ofizalean ikus ditzakete kontuok.
Mutrikuko ezker abertzaleak maiatzean izango diren udal hauteskundeetarako Herri Programa osatzeko prozesuarekin jarraitzen du. Zortzi lan taldetan banatuta landu dute lehenengo diagnostikoa eta lehentasunen zirriborroa. Hezkuntza, euskara, naziotasuna...
Aski da, epaiketa gehiagorik ez lelopean manifestazioa egin zen atzo Lekeitioko kaleetan zehar. Martxoaren 1ean eskualdeko zazpi gaztek epaiketa izango dute Lekeitiko Batzokian sartzeagatik. Epaiketa hori salatu zuten atzoko ekitaldian.
Ondarroan lurrikara egon ei da gaur, eguena. Ezin izan da lortu baieztapen zientifikorik. «Dardara txiki bat» somatu dute hainbat herritarrek atzo goizeko 10:30a aldera. Batzuek Antigua aldean somatu dela, beste batzuek portu aldean izan dela… ...
Bihar, barikua Ondarroako Kafe Antzokian, 20:00etan hasita, doan, Bizkaiko Medicus Mundi-k antolatuta, malariaren inguruko sentsibilizazio kanpainarako sortutako antzerki, musika eta dantza saioa egongo da. Urtean munduan milioi bat pertsona hiltzen di...