Etxaburuk eta preso kideek borrokaldiaren xedea lortu dute
Aitzol Etxaburu ondarrutar preso politikoak eta beragaz batera Fleury-Merogis kartzelako (Frantzia) bigarren dibisioan dauden euskal presoek amaitutzat emon dute hilaren 13an hasi zuten borrokaldia, zeuzkaten helburuak lortuta. Euren eskakizun nagusiak...
Aitzol Etxaburu ondarrutar preso politikoak eta beragaz batera Fleury-Merogis kartzelako (Frantzia) bigarren dibisioan dauden euskal presoek amaitutzat emon dute hilaren 13an hasi zuten borrokaldia, zeuzkaten helburuak lortuta. Euren eskakizun nagusiak hauek ziren: euskal presoen eta euren senideen kontrako jazarpen jarrera etenbakoa zeukan kartzelazaina espetxez aldatzea, beraiek zigor ziegatik ataratzea eta senideei bisitetan tratu duina emotea.
Fleuryko zuzendaritzak aste honetan bidali du kartzelazain hori beste leku batera, eta euskal presoak atara ditu zigor ziegatik. Halan be, senideak bi hilabeteko bisitarik bako zigorragaz daude.