Aitzol Etxaburu ondarrutar preso politikoak eta beragaz batera Fleury-Merogis kartzelako (Frantzia) bigarren dibisioan dauden euskal presoek amaitutzat emon dute hilaren 13an hasi zuten borrokaldia, zeuzkaten helburuak lortuta. Euren eskakizun nagusiak...
Lekeitioko Eskola Publikoak informatika ikastaroa ipini du martxan ikaslen guraso eta senitartekoentzako. Pasa den astean hasi ziren, Windows sistema operatiboa eta Word idazketa programa landuz. Aste honetan internet maneiatzen eta posta elektronikoa ...
Herriko hemeretzi dendak kalera urten dute domeka honetan Merkatu Txikia egitera. Zatozte, merkatari eta ostalarien elkarteak antolatzen duen 11. era honetako azoka izan da. Eguraldi txarrak Berdura Plazara eroan zuen azoka, baina halan be jende asko ibili zen bertatik, ikusten zein erosten. Honako dendetako jeneroa egon da bertan salgai: Bengoetxea, Dra, Egidi, Ganbara, Gandiaga, Gili-Gili, Beheko Torre, Irigoien optika, Ituarte, Lide, Lide neskak, Mila, T.X.O., Tiki-Taka, Txikiñe, Txikitxu, Urruzuno, Vitoria optika eta Zibot. Aurtengoan, barrikuntza modura, Zatozteko zortzi tabernak be parte hartu dute Merkatu Txikian. Merkatuan egin den erosketa bakoitzeko, txartelak banatu dituzte, eta txartel horiek erakutsita, zer edo zer pikatzeko eskaini zaie honako tabernatan: Braian, Idoia, Irrintzi, Leokadi, Mariñela, Moby Dick, Sutargi eta Xirula. ELKARRIZKETA EDURNE LETE.- ZATOZTEKO LEHENDAKARIA Iaztik da Edurne Lete Txakartegi (Ondarroa, 1969), Ondarroako Zatozte merkatari eta ostalarien elkarteko lehendakari. Irrintzi tabernaren arduraduna da bera. Domekako azokarako prest? Bai, aurten Zatozteko tabernok be parte hartzen dugu; erosketak egiten dituzten herritarrak zortzi tabernatan zer edo zer pikatzeko aukera edukiko dute. Zenbat taberna zaudete Zatozten? Hamar ostalari gaude elkartean, eta guztira 80 establezimendu dira Zatozteko kide. Sektore oso ezberdinak zarete, zerk batzen zaituzte? Egia da dendak eta tabernak bi mundu direla, ordutegiak be desbardinak dira… Baina, azkenean, helburu [...]
Artibai enpresari esleitu dio Udalak; astegunetan 07:45etik 20:45era eta zapatu goizetan ibiliko da. Hurrengo zortzi urteetan Herri Bus zerbitzua Artibai enpresak kudeatuko du. Berari esleitu dio zerbitzua Udal Kudeaketa Batzordeak, eta datorren martitzenean, martxoaren 1ean, hasiko dira zerbitzua emoten. Udal Kudeaketa Batzordeak «aurkeztu diren eskaintzetatik onena» izan dela Artibai enpresarena ebatzi du. Kontratuaren prezioa urteko 34.200 eurokoa izango da, BEZ barik. Hortik atzera, Herri Bus zerbitzuaren kudeaketa osoa egongo da enpresaren ardurapean: autobusaren aseguruak eta mantenimendua, zerbitzuaren hobekuntzak, eta bezeroen kexak eta eskakizunak jaso eta erantzutea. Autobus barria, 37 lekugaz 2010ean matrikulatutako autobusak egingo du Ondarroako Herri Bus zerbitzua aurrerantzean. 37 bidaiarirentzako lekua dauka; baita segurtasun uhalak eta maletategi handia be. «Tamaina handiko gauzak edo umeen aulkiak tolestu barik sartu ahal izango dira», zehaztu du Udal Kudeaketa Batzordeak. Mugikortasun arazoak dauzkaten herritarrentzako arrapala elektrikoa be badauka autobus barriak. «Halan be, herriko edozein lekutan ezin da arrapala hori jaitsi, espaloiaren arabera ahal izango da edo ez», ohartu dute Artibai enpresako kideek. Ordutegia eta bono aukera Astelehenetik barikura ordutegi zabalagoa edukiko du datorren martitzenetik aurrera Herri Busak. Lehenengo bidaia 07:45ean hasiko du Kamiñazpitik porturantz, eta azkena 20:45ean egingo du Kamiñazpitik Artabiderantz. Zapatuetan, barriz, goizean ibiliko da abantean: 09:15etik 13:30era. Lehengo prezioa mantenduko [...]
Erregistro zibilean zein bake epaitegian euskarak bere lekua edukitzea eskatu du Auletiko Udalak. UEMAgaz bat eginez, ahurrek euskaraz erregistratzeko deia zabaldu dute.
Ondarroan lurrikara egon ei da gaur, eguena. Ezin izan da lortu baieztapen zientifikorik. «Dardara txiki bat» somatu dute hainbat herritarrek atzo goizeko 10:30a aldera. Batzuek Antigua aldean somatu dela, beste batzuek portu aldean izan dela… ...
Bihar, barikua Ondarroako Kafe Antzokian, 20:00etan hasita, doan, Bizkaiko Medicus Mundi-k antolatuta, malariaren inguruko sentsibilizazio kanpainarako sortutako antzerki, musika eta dantza saioa egongo da. Urtean munduan milioi bat pertsona hiltzen di...
Zapatuan jokatu dira herritarren arteko txapelketa nesken zein mutilen finalak. Lehian 21 bikotek parte hartu dute.
Gizaburuagako Udalak negutegien inguruan sortutako aeazoa zarratutzat jo du. 2005etik ur isuriekin arazorik egon ez izana eta Artaza ingeniari taldearen txostena dira Udalaren bermeak.