Hilaren 16ra arte egin daitezke ekarpenak Santa Katalinari buruz
Amaitu dira Santa Katalina komentuari etorkizunean ze erabilpen eman aztertzeko parte-hartze bilerak. Dinamizazioaren ardura eduki duen Prospektikerrek prest dauka jada ateratako ideia nagusien txostena. Datorren asteazkenera arteko epea laga dute herr...
Amaitu dira Santa Katalina komentuari etorkizunean ze erabilpen eman aztertzeko parte-hartze bilerak. Dinamizazioaren ardura eduki duen Prospektikerrek prest dauka jada ateratako ideia nagusien txostena. Datorren asteazkenera arteko epea laga dute herritarrek euren azken ekarpenak egin ditzaten, 943 83 57 04 zenbakira deituta.
Bi proposamen nagusi jaso dituzte egindako bileren ondorio modura. Bata, San Miguel egoitza eta Santa Katalina komentuan egin beharko litzatekeen eguneko zentroaren arteko integrazio gunea sortzea. Bestea, komentuaren eraikinari erabilera mistoa ematea, eguneko zentroa, pisu tutelatuak, kultur ekimenak, aterpetxea eta oroimenaren gunea bertan kokatuz. Txosten hori, egunotan jaso daitezkeen azken ekarpenekin, Udalaren esku geratuko da.