Salvador Allenderen dokumentala emango dute Galarrenan
Hamaika herri…olatu bakarra! leloa jarri dio Galarrena kultur taldeak otsailerako antolatu duen Hababostaldi Internazionalistari. Gaiari lotutako dokumentalak, hitzaldi eta tertuliak egongo dira, bai eta Gaztelako Rojo taldearen kontzertua be. Do...
Hamaika herri…olatu bakarra! leloa jarri dio Galarrena kultur taldeak otsailerako antolatu duen Hababostaldi Internazionalistari. Gaiari lotutako dokumentalak, hitzaldi eta tertuliak egongo dira, bai eta Gaztelako Rojo taldearen kontzertua be.
Domekan, 19:00etan hasiko da hamabostaldia, Salvador Allende dokumentalagaz. «Chileko lehendakari eta politikari sozialistaren eta haren ezker ikuspegiko gobernuaren gaineko dokumentala izango da», azaldu dute antolatzaileek.
Horretaz gainera, Hugo Chavezen gobernuak jasandako estatu kolpearen gaineko dokumentala, La revolucion no sera televisada eta Euskal Herria Helmuga dokumentalak eskainiko dituzte. Azkena, gainera emanaldi tertulia izango da.
Bestalde, Autodeterminazioa helburu mundu zabalian hitzaldi eztabaida antolatu dute otsailaren 20rako. Hiru hizlari egongo dira: Paul Nicholson, Maite Zabala eta Amaia Nicholson. Palestina, Bolivia eta Kurdistan lurraldeei buruz jardungo dute.