Txakurrak lotu barik ezin direla ibili gogorarazi die Udalak herritarrei
Txakurrekin sortutako arazoak tarteko, hainbat kexak egon dira. Hori dela eta, txakurren inguruan indarrean dagoen ordenantza gogorarazi die herritarrei Udalak kalean jarritako oharren bidez.
«Aspaldion solte dabiltzan txakurrak sortzen dituzten arazoak direla-eta kexak egon dira». Horrela hasten da txakurren inguruan indarrean dagoen ordenantza gogorarazteko, Udalak kalean ipini duen oharra.
Txakurrak lotu barik erabiltzea galarazota dagoela azpimarratu dute: «Lepokoagaz eta ugaletik helduta eroan behar dira bide publikoetan eta pertsonak dauden leku guztietan».
Horregaz batera, txakur gorotzak batu behar direla gogorarazi dute. «Galarazota dago gorotzak bide eta plaza publikoetan, umeen parkeetan, lorategietan, eta orokorrean, jendea ibiltzen den lekuetan uztea».