Sagarrondo, gaztainondo, intxaurrondo, era askotako zuhaitz eta landarak erosteko aukera egon zen joan den zapatuan, Markina-Xemeinen ospatutako Zuhaitz, landara eta baserri tresnen azokan. Aukera zabala, baina erosleak gutxiago. Eguerdi parterako jend...
Aurreko urtean baino %6 bisitari gehiago izan dira. Iazko otsailean egiten hasi ziren bisita gidatuek eragin handia izan dute igoeran, Udal Kudeaketa Batzordearen esanetan. Azken bost urteotako daturik onenak izan dira: 2006an 5.170 bisitari izan ziren...
Astelehenetik barikurako gauak eta zapatu goizak produkzio propioko irratsaioekin hornitu dituzte. Denboraldi barriko programazioa abantean dauka Radixu Irratiak 105.5ean. Martitzenetan 21:30ean 35 mm zinemako musika programa emango dute; 22:30ean Eroz...
Famili giroan inauguratu dituzte Asterrikako atseden lekua eta aisialdi gunea. Auzotarrez gain, ekitaldian batu ziren Landa Garapen Elkarteko Juan Mari Totorika eta Berriatuako alkate Imanol Mugartegi.Erakundeetako ordezkari biak eta auzoko umeak iza...
Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzak Mutrikuko Udala salatu du, ofizioz, Olatzeko harrobia ustiatzeko baimena luzatu izanagatik. Baimen hori ematerakoan EAEko Naturaren Babeserako Legea urratu dela deritzo Fiskaltzak, harrobia dagoen gunea Europa Mailako Garrantzia duen leku babestua jotzen dagoelako (LIC gunea). Mutrikuko Udalak oraindik ez du jaso salaketa bera. «Informazio eskaria egin zuten, baina salaketarik oraindik ez digute bidali», azaldu du alkate Josebe Astigarragak. Fiskaltzaren testua jasotakoan emango du jakitera gaiaren inguruko iritzia Udalak. Estatu mailan bigarren kasua Espainiako estatu mailan bigarren aldia da lurraldeko Ingurumen Fiskaltzak horrelako auzi administratiboa irekitzen duela udal baten kontra. Aurreko udan izan zen lehena, Tarragonan (Herrialde Katalanak). Euskal Herrian ez da orain arte horrelako kasurik egon. Ministerio Publikoak zehazki eskatu diona Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari izan da atzera bota dezala eta baliogabetzat jo dezala Olatzeko harrobiaren ustiapenerako emandako luzapen baimena. Baimen hori 2015era artekoa zen, eta dekretuz onartu zuen Mutrikuko Udalak, 2010era arteko ustiapen baimena luzatuz, beste bost urterako. Ingurumen Fiskaltzak Olatzeko harrobia ustiatzen duen enpresari, bestetik, agindu dio bertan dauzkan instalazioak kendu eta «gunea berreskuratzeko egoki diren errestaurazio proiektuak martxan jarri ditzala». Salaketan gogorarazi du Gipuzkoako Ingurumen Fiskaltzak EAEko Naturaren Babeserako Legeak dioena: «Babestutako natur guneen inguruko lurretan, —eta Olatzeko harrobia horrela da—, ezin da [...]
Goizeko 9ak aldera sua piztu da portuan desegiten diharduten ‘Gure Reinare’ itsasontzian. Suhiltzaileen hiru unitate ibili dira sua amatatzen, eta 10:30 aldera lortu dute itzaltzea. Ez da kalte pertsonalik gertatu. Ke bolada handia eragin d...