Fruta arbolen gaineko formazio ikastaroa antolatu dute EHNE sindikatuak eta Mendexako Goialde Jubilatuen Elkarteak elkarlanean. Ikastaroa bi egunekoa da, eta doan izango da. Izena emoteko ondoko zenbakietara deitu beharko da: 94 684 12 64 (Maribi) edot...
Ekonomia jardueren nondik norakoak jasotzen dituen errolda ikusteko aukera daukate amorotarrek Izan be, hilaren 28ra arte jendaurrean dago eta haren kopiak udal idazkaritzan ikusi ahal izango dira. Behin jendaurreko epea amaituta, herritarrek errekurts...
Bolibar eta Iruzubieta lotzen dituen errepideko obrak amaitzear daude. Errepidearen zabalera prest dago; marrak margotzea eta alboetan segurtasun hesiak jartzea falta da.
Gerora begira, hondartzaren garbiketa, igerilekua eta zabalunea Udalak kudeatuko ditu. Mutrikuko hondartza berreskuratzeko lanei ekiteko birplanteatze edo zuinketa akta aste honetan sinatzekotan. Horretan geratu ziren pasa den asteko bileran Kosten Zuzendaritza eta Eusko Jaurlaritzako Portuen Zuzendaritza. Bi erakunde horiek eta Mutrikuko Udaleko ordezkariek egindako batzarrean «alde bakoitzak bere planteamenduei eutsi» zien Josebe Astigarraga alkatearen esanetan. «Hala ere, hondartzaren berreskurapenari ekin beharra argi geratu zen, eta aste honetan bertan akta sinatzeko hitza eman zuten; espero dugu horrela izango dela». Jakina den bezala, Portuen Zuzendaritzak etentzat eman zituen hondartza berreskuratzeko lanak, abenduan esleipena egin ondoren. Eten hori «gerora hondartzaren eta itsas igerilekuaren mantenua ze entitateren ardurapean geratuko diren argitu arte» mantenduko zuela iragarri zuen. Udalaren ardurak Pasa den asteko bileran konpromiso batzuk jarri zituen mahai gainean Mutrikuko Udalak, «gaia desblokeatze aldera»: hondartzaren garbiketa, eta atzeko zabalunearen eta itsas igerilekuaren mantenua hartuko ditu beregain Udalak. «Garbiketa Aldundiaren bidez kudeatuko dugu», azaldu du alkateak. Ez dena momentuz argi geratu zera da: ia hondartzak etorkizunean ze premia izango duen, ia hondarra berrezarri beharko ote zaion denboraldi bakoitzean ala ez, eta horrela egin beharko balitz, ze erakunderen ardura izango litzatekeen hori. «Ikusteke dago benetan itsasoak zein modutan eragingo dion aurrerantzean hondartzari, eta horrek nolako premiak eragingo [...]