EAJ eta EAren botoekin onartu da aurrekontua; abstentzioa eman du B+I taldeak eta ezetza ezker abertzaleak. «Biziraupeneko aurrekontuak» onartu ditu Mutrikuko Udalak. Horrela direla onartu eta aitortu dute Udalean ordezkaritza duten talde guztiek. 2011 urteari aurre egiteko 5.086.875 euroko partidak onartu zituzten pasa den ostegunean egindako Osoko Bilkuran. EAJk aurkeztutako aurrekontu proiektuari baietza eman zion bakarra Eusko Alkartasuna izan zen, «nahiz eta ez izan guk nahiko genukeen aurrekontua». Berdeak+Independienteak taldeak «abstentzio kritikoa» eman zuen; «1999tik honako aurrekontuak aztertuta, desoreka nabarmenak egon direlako jasotakoaren eta gastatutakoaren artean». Ezker abertzaleko hautetsiek ezetza eman zioten aurrekontuari. «Mutrikuko Udala ekonomikoki itota dago; azken 30 urteotan ez duelako norabide argirik ez herri proiekturik izan», esan zuten, «kritika eta autokritika» batuz. Zorreko kapitala, handiagoa Aurtengorako onartu den aurrekontua iazkoa baino %32 murritzagoa da. Eta Udalak pilatuta daukan zorreko kapitala, berriz, aurrekontua bera baino handiagoa da: 5.812.000 euro ditu zor Udalak. Zor horretatik, aurten 758.000 euro ordaindu beharko dira: 529.000 euro maileguari dagozkionak, eta beste 229.000 Gipuzkoako Foru Aldundiari itzuli beharreko 2009ko gerakinaren zatiari dagozkionak. «Aurrekontu kezkagarriak» direla esaterakoan bat etorri dira udal ordezkari guztiak. «Guztien arteko elkarlanerako aukerak lantzeko ordua» dela esaterakoan ere behin baino gehiagotan etorri ziren bat pleno horretan, batik bat EA eta ezker [...]
Eguen hau izan da berdeleta hasi denetik mugimendu gehien egon den eguna. 32 txalopak egin zuten deskarga atzo Ondarroan, eta guztira 240.000 kilo berdel ekarri zuten. Prezioak eurotik gora mantendu ziren bataz beste, 1,02 eta 1,30 euro artean. Kiloko ...
Mutrikuko ezker abertzaleak maiatzean izango diren udal hauteskundeetarako Herri Programa osatzeko prozesuarekin jarraitzen du. Zortzi lan taldetan banatuta landu dute lehenengo diagnostikoa eta lehentasunen zirriborroa. Hezkuntza, euskara, naziotasuna...
Aski da, epaiketa gehiagorik ez lelopean manifestazioa egin zen atzo Lekeitioko kaleetan zehar. Martxoaren 1ean eskualdeko zazpi gaztek epaiketa izango dute Lekeitiko Batzokian sartzeagatik. Epaiketa hori salatu zuten atzoko ekitaldian.