Martxoaren 8an, Emakumeen Eguna dela-eta, askaria egitea pentsatu dute herritarrek. Bertan parte hartu nahi dutenek aurrez emon beharko dute izena. Horretarako epea zabalik dago eta hala mantenduko dute martxoaren 7ra arte. Izena emoteko, udaletxeko te...
Lau larunbatez emango dute, Lagun Artea elkartean, eta Jesus Larretxea izango da irakaslea saio teoriko-praktikoetan. ELKARRIZKETA AITOR TXURRUKAREKIN, Antolatzaileetako bat «Makrobiotika oso filosofia zentzuduna dela uste dut» «Ahal duen guztietan» elikadura makrobiotikoa egiten du Aitor Txurrukak. «Baina ni ez naiz aditua, eh!». Gaiaren inguruan interesa duten beste herritar batzuekin batera, makrobiotika ikastaroa antolatu du. Oraindik eman daiteke izena? Bai, baina uste dut nahikotxo jendek eman duela jada izena. 30 laguneko muga daukagu parte hartzeko orduan, eta izena eman nahi dutenak Erdiko kaleko Mila frutategira joan daitezke. Ikastaroa sozietate batean izango da. Sukaldatu egingo duzue? Lagun Artea elkartean izango da, eta ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Zapatu goizetan, 9etan hasiko gara, eta osagaiak mozten-eta joango gara, Jesus Larretxearen azalpenak jasoaz. Bazkaria prestatzen joango gara; ondoren bertan bazkalduko dugu egindakoa, eta teoria apur batekin amaituko dugu. Egiten diren errezeten kopiak ere emango zaizkie parte-hartzaileei. Makrobiotika. Nola azaldu? Askok makrobiotika hitza debekuekin lotzen dute; hau edo beste ezin jan edo edan izatearekin. Baina, makrobiotika oso filosofia zentzuduna dela uste dut. Azkenean, makrobiotikan egiten dena da, pertsonak modu orekatuan eta energia ahalik eta ondoen erabiltzeko moduan elikatu. Horretarako, gauza zentzudunak egiten dira: garaian garaiko jatekoa jan, norbere lekukoa edo hurbilekoa, eta garbia, ekologikoa. Eta, zerealak [...]
Iaz eskutik eskapatu zitzaion Euskal Herriko txapelagaz pozik agertu da Gontzal Urionabarrenentxea ; partida osoan aurretik joan zen Lea-Motrollokoa.
“Mutrikuko euskalzale guztiei dei zabala” egin diete bertara joan daitezen. Zabiel kultur etxean barikuan, 20:00etan izango da hitzordua.
Udal gestorak Karraspio ingururako duen egitasmoa jendaurrean dago joan den astelehenetik. Hala ziurtatzen du joan den barikuan Bizkaiko aldizkarian argitaratutako jakinarazpenak. Proiektuaren nondik norakoekin batera, egitasmoak ingurumenaren gainean ...
Begoña Irizar farmazilariarena da Aulestiko boitkinaren ardura aurrerantzean; Munitibarko botikineko beharragaz txandakatuko du.
Udal gestorarentzat estrategikoa zen proiektua maiatzean amaitzeko asmoa daukate. Zelaia plazaren berregituraketa 2007an hasi zen, eta gaur egun, hirugarren fasea gauzatzen ari dira. Hirugarren faseagaz, urtarrilaren amaieran hasi ziren. Azken lanen he...
36ko gerrako obus bat aurkitu dute gaur goizean Okerra kaleko eraikin batean. Beharrekin hasi aurretik eraikina garbitzen zebiltzala traste artean aurkitu dute lehergailua. Inguruko banku eta dendak uztu eta kalea itxi du Ertzaintzak teknikoek obusa er...