Makrobiotika ikastaroa, martxoaren 12tik aurrera
Lau larunbatez emango dute, Lagun Artea elkartean, eta Jesus Larretxea izango da irakaslea saio teoriko-praktikoetan. ELKARRIZKETA AITOR TXURRUKAREKIN, Antolatzaileetako bat «Makrobiotika oso filosofia zentzuduna dela uste dut» «Ahal duen guztietan» elikadura makrobiotikoa egiten du Aitor Txurrukak. «Baina ni ez naiz aditua, eh!». Gaiaren inguruan interesa duten beste herritar batzuekin batera, makrobiotika ikastaroa antolatu du. Oraindik eman daiteke izena? Bai, baina uste dut nahikotxo jendek eman duela jada izena. 30 laguneko muga daukagu parte hartzeko orduan, eta izena eman nahi dutenak Erdiko kaleko Mila frutategira joan daitezke. Ikastaroa sozietate batean izango da. Sukaldatu egingo duzue? Lagun Artea elkartean izango da, eta ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Zapatu goizetan, 9etan hasiko gara, eta osagaiak mozten-eta joango gara, Jesus Larretxearen azalpenak jasoaz. Bazkaria prestatzen joango gara; ondoren bertan bazkalduko dugu egindakoa, eta teoria apur batekin amaituko dugu. Egiten diren errezeten kopiak ere emango zaizkie parte-hartzaileei. Makrobiotika. Nola azaldu? Askok makrobiotika hitza debekuekin lotzen dute; hau edo beste ezin jan edo edan izatearekin. Baina, makrobiotika oso filosofia zentzuduna dela uste dut. Azkenean, makrobiotikan egiten dena da, pertsonak modu orekatuan eta energia ahalik eta ondoen erabiltzeko moduan elikatu. Horretarako, gauza zentzudunak egiten dira: garaian garaiko jatekoa jan, norbere lekukoa edo hurbilekoa, eta garbia, ekologikoa. Eta, zerealak [...]
Lau larunbatez emango dute, Lagun Artea elkartean, eta Jesus Larretxea izango da irakaslea saio teoriko-praktikoetan.
ELKARRIZKETA AITOR TXURRUKAREKIN, Antolatzaileetako bat
«Makrobiotika oso filosofia zentzuduna dela uste dut»
«Ahal duen guztietan» elikadura makrobiotikoa egiten du Aitor Txurrukak. «Baina ni ez naiz aditua, eh!». Gaiaren inguruan interesa duten beste herritar batzuekin batera, makrobiotika ikastaroa antolatu du.
Oraindik eman daiteke izena?
Bai, baina uste dut nahikotxo jendek eman duela jada izena. 30 laguneko muga daukagu parte hartzeko orduan, eta izena eman nahi dutenak Erdiko kaleko Mila frutategira joan daitezke.
Ikastaroa sozietate batean izango da. Sukaldatu egingo duzue?
Lagun Artea elkartean izango da, eta ikastaro teoriko-praktikoa izango da. Zapatu goizetan, 9etan hasiko gara, eta osagaiak mozten-eta joango gara, Jesus Larretxearen azalpenak jasoaz. Bazkaria prestatzen joango gara; ondoren bertan bazkalduko dugu egindakoa, eta teoria apur batekin amaituko dugu. Egiten diren errezeten kopiak ere emango zaizkie parte-hartzaileei.
Makrobiotika. Nola azaldu?
Askok makrobiotika hitza debekuekin lotzen dute; hau edo beste ezin jan edo edan izatearekin. Baina, makrobiotika oso filosofia zentzuduna dela uste dut. Azkenean, makrobiotikan egiten dena da, pertsonak modu orekatuan eta energia ahalik eta ondoen erabiltzeko moduan elikatu. Horretarako, gauza zentzudunak egiten dira: garaian garaiko jatekoa jan, norbere lekukoa edo hurbilekoa, eta garbia, ekologikoa. Eta, zerealak izaten dira elikaduraren oinarria.
Sukaldatzea zailagoa da horrela?
Ez, zailagoa ez da, baina denbora eta mimo gehiago eskaini behar zaio. Dena den, makrobiotikaren onura bat da atseden hobea hartzen dela. Norbera energia gehiagorekin egoten da, eta horrekin egunak gehiagorako ematen du.
Erraz eramaten da horrela jatea?
Zailena janordu sozialak dira… Bestela, onura nabarmenak ditu!