Aitabitxi eta amabitxiek zainduko dituzte inguruko bidezidorrak
Markina-Xemein inguruko bidezidorrak txukun mantentzeko proposamen berezia luzatu du Artibai Mendigoizale Taldeak. Bideen «aitabitxi eta amabitxiek» zaindu eta garbituko dute bere ardurapean dagoen bidezidorra. Artibai Mendigoizale Taldeak 50 urte egin zituenean, Markina-Xemein inguruko P.R. bidezidorren sarea sortu zuten. Hamar ibilbide ezbardin markatu zituzten. Baina, euretako bi, Santiago bidearen eta Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidearen barruko bidezidorrak ziren, eta beraz, Lea-Artibai Amankomunazgoaren esku geratu ziren. Beste zortzirak, P.R. BI-21etik 28ra, Artibai Mendigoizale Taldearen esku geratu ziren eta eurek arduratu ziren markatu eta topogida egiteagaz. AMT-ko Simon Bartlett-ek, hartu zuen bidezidorrak zaintzeko ardura eta hamar urtetan txukun-txukun mantendu zituen. Baina, joan zenean, bidezidorrak, umezurtz geratu ziren. «Hiru urte badira joan zela eta dagoeneko batzuk mantenimendua behar dute», azaldu du Jabier Arrate AMTko kideak. Zortzi bide zaintzeak behar handia eskatzen duela eta proposamen berezia egin du mendigoizale taldeak: bideei babeslea edo aitabitxi-amabitxia aurkitzea. «Hamar lagun prest agertu dira bidezidorren sarea zaintzeko. Horrela, batzuk bana hartu dute eta bide luzeenak, berriz, biren artean zainduko dituzte», azaldu du Arratek. Bideen egoera ikusi eta martxoaren 9an batzarra egingo du mendigoizale taldeak zelan dauden azaldu eta zelan garbitu pentsatzeko. «Oso zikin badaude garbiketa taldeak prestatuko ditugu, bestela aitabitxi edo amabitxia arduratuko da horretaz», zehaztu dute. Momentuz urte beterako [...]
Markina-Xemein inguruko bidezidorrak txukun mantentzeko proposamen berezia luzatu du Artibai Mendigoizale Taldeak. Bideen «aitabitxi eta amabitxiek» zaindu eta garbituko dute bere ardurapean dagoen bidezidorra.
Artibai Mendigoizale Taldeak 50 urte egin zituenean, Markina-Xemein inguruko P.R. bidezidorren sarea sortu zuten. Hamar ibilbide ezbardin markatu zituzten. Baina, euretako bi, Santiago bidearen eta Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidearen barruko bidezidorrak ziren, eta beraz, Lea-Artibai Amankomunazgoaren esku geratu ziren. Beste zortzirak, P.R. BI-21etik 28ra, Artibai Mendigoizale Taldearen esku geratu ziren eta eurek arduratu ziren markatu eta topogida egiteagaz.
AMT-ko Simon Bartlett-ek, hartu zuen bidezidorrak zaintzeko ardura eta hamar urtetan txukun-txukun mantendu zituen. Baina, joan zenean, bidezidorrak, umezurtz geratu ziren. «Hiru urte badira joan zela eta dagoeneko batzuk mantenimendua behar dute», azaldu du Jabier Arrate AMTko kideak.
Zortzi bide zaintzeak behar handia eskatzen duela eta proposamen berezia egin du mendigoizale taldeak: bideei babeslea edo aitabitxi-amabitxia aurkitzea. «Hamar lagun prest agertu dira bidezidorren sarea zaintzeko. Horrela, batzuk bana hartu dute eta bide luzeenak, berriz, biren artean zainduko dituzte», azaldu du Arratek.
Bideen egoera ikusi eta martxoaren 9an batzarra egingo du mendigoizale taldeak zelan dauden azaldu eta zelan garbitu pentsatzeko. «Oso zikin badaude garbiketa taldeak prestatuko ditugu, bestela aitabitxi edo amabitxia arduratuko da horretaz», zehaztu dute. Momentuz urte beterako konpromisoa hartuko dute.
Bidezidorrak: PR. BI-21. Madalenako Bidezidorra, Berriatutik Armetxara (G.R.121/123); P.R. BI-22. Markina-Xemein Urkarregi mendatea (G.R. 121/123); P.R. BI-23. Max edo Kalamuaren Bidezidorra, Markina-Xemeindik Kalamuako lautadara (G.R. 121/123); P.R. BI-24. Iturreta eta Trabakuako Bidezidorra, Markina-Xemeindik Bolibarrera (G.R.38.1); P.R. BI-25. Markina-Xemeindik Munitibarko Arbatzegi-Gerrikaitzera; P.R. BI-26. Markina-Xemeindik Nabarnizera, Urdaibaiko Biragaz lotura (G.R. 98); P.R. BI-27. Urregarai eta Santa Eufemiarako Bidezidorra, Markina-Xemeindik Urregaraiko Zelaira (G.R. 38.1); P.R. BI-28. Kortaguren baserria, Ziortza-Bolibar, Kortagurenetik G.R. 38 eta P.R. 24rekin ditu loturak.