Martxoaren 5ean hankapalo ikastaroa martxan jarriko du Aittitta Txiki kultur elkarteak. Bariku eta zapatuetan emango dute 18:00etan hasita. Bertan parte hartu nahi duenak Kultur Etxean eman behar du izena. Ikastaroa 16 urtetik aurrerakoentzako da eta 5...
Mendexako Kuku Habixa Elkarteak inauterietarako prestatu dituen ekimenen artean, herri bazkaria antolatu du. Bazkaritarako txartelak tabernan daude. Egunerako menua ondokoa da: patatak errioxar erara, oilaskoa, tostadak, kafea, ardoa eta txola. Nagusie...
Eskola sasoian dauden umeei Udalak urtero 100 euroko diru laguntza emoten die. Aurten iaz baino 5 ume gehiagok jasoko dute Udalaren laguntza hori. Gauzak horrela, 65 ume izango dira onura hori jasoko dutenak. Diru kopuru hori ikasturte barruko beharrak...
Zerainera (Gipuzkoa) irteera antolatu du Aranbaltz Elkarteak zapaturako. Bertan darabilten herri eredua hurbiletik ezagutzea da asmoa eta baliagarria dena herrian aplikatzea. Zerain eredugarritzat definitu dute. «Herri txikia eta nortasun propioa duen...
Udalak jakitera emon duenez, aurrerantzean, basoei buruzko gestioak edota eginkizunak Markina-Xemeindik bideratuko dira.
getaria.hitza.eus-ren elkarrizketa Patxi Saizek (Getaria, 1965) hirugarri diskoa kaleratu berri du, Itxaropena izenekoa. «Disko hau ni naiz», dio musikariak. Orain arteko lanik «gordinena» eraman du argitara, bere esentzia doinuen bidez azaleratu nahi izan baitu Ondarroan bizi den getariarrak. Nolako diskoa da Itxaropena? Hamaika abestiz osatutako diskoa da, euskal kantu tradizionalean oinarritutakoa. Lana auto-ekoizpena da, eta iaz, urtean zehar, Musikorta eta Noizbehinka estudioetan grabatu nituen abesti horiek guztiak. Diskoaren izenak azaltzen duen moduan, itxaropena gai gisa jorratzen du abestietan, hori baita guztien xedea. Abesti gehienak gitarra eta ahotsean oinarrituta daude, baina horiek hainbat musika tresnarekin janzten ditut: pianoa, akordeoia, biolina, armonika, baxua eta perkusioa erabiltzen ditut, esaterako. Hitzen aldetik, berriz, abesti gehienak nireak badira ere, beste batzuk beste egile batzuenak dira. Iñaki Eizmendi Basarri bertsolariaren bertsoak badaude, esaterako. Telesforo Monzonen hitz batzuk ere badaude. Bestalde, herri-mina, amodioa, barne-hausnarketa edota espetxearen inguruko gaiak jorratu dut. Halaber, hainbat kolaboratzaile ere izan ditut, Kemen Lertxundi musikaria, kasu. Abesti guztiak itxaropenari zuzenduta al daude? Bai. Abesti guztietan jorratzen dut gai hori. Guztietan egoera jakin bat azaltzen dut. Abestiei egoera lazgarri batekin ekiten badiet ere, amaiera aldera itxaropen zentzua eman nahi izan diet. Zergatik jorratu nahi izan duzu gai hori? Etorkizunari itxaropenarekin begiratu behar diogulako pentsatu [...]
Saihesbideko aparkalekua eta erdigunea lotzen dituen espaloiaren beharrak martxan daude. Azkenean, akordio batetara ailegatu dira falta zen tarteko jabea eta Udala. «Horma altuagoa izatea nahi genuen eta azkenean gure proposamena onartu du Udalak»,...
Hamlet Sargsyan, Azkoitian bizi den armeniarrak egindako koadroen erakusketa ikusgai dago Barandiaran aretoan martxoaren 9ra arte. Hamlet Sargs Azkoitian bizi den armeniarra da. Armenian, Terlemezyan izeneko akademian ikasi zuen eskultura, oleoa eta eg...
Inguruetan batzen zaien ur kantitateaz gain, etxearen atzeko aldeko lur mugimenduek kezka sortzen diete ingurukoei. Udalak negutegien inguruko gaia zarratu arren, Eizaurrekoak ez dira seguru sentitzen, eta solte gelditu diren kontuen inguruko erantzunak nahi dituzte.
Astelehenetik aurrera medikuaren kontsulta orduetan aldaketak egongo dira. Aurrerantzean, ondoko egun eta orduetan bertaratuko da medikua herrira: astelehenetan, 08:30etik 09:30era eta barikuetan, 13:00etatik 14:00etara. Medikua praktikatearen kontsult...
Helduentzako ipuin kontalaria egongo da barikuan 21:30ean Herri Bibliotekan. Boni Ofogo kamerundarrak, bere herrian entzundako, beste autore batzuei jasotako eta asmatutako Afrikako ipuin eta istorioak kontatuko ditu.
Fruta-arbolen gaineko formazioa jasoko dute mendexarrek. EHNE sindikatua eta Goialde elkartearen artean antolatutako doako ikastaroa beteta dago. Inausketa eta landaketa izango dira, gehienbatean, landuko dituzte gaiak. Bihar, 17:00etatik 19:00etara sa...
Lortuko dugu! lelopean, Emakumeen Egunaren inguruko ekimena antolatu du Markinako Gazte Asanbladak datorren karnabal domekarako. 13:00etan Goiko Portalean batu eta danen artean emakumeen ikurra osatzeko deia egin dute. «Animatu eta etorri berdintasuna...
Eusko Jaurlaritzako Arrantza Saileko Itsasertzeko Garapenerako zuzendari Pablo Medrano Mutrikun izango da datorren astelehenean. Udaletxean izango den bileran, Jaurlaritzako ordezkariarekin batera, Udaleko talde politiko desberdinetako ordezkariak egon...
Emakume artegileen 7 emakume en movimiento taldeak antolatuta, Mari Zipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi erakusketa egongo da ikusgai Udal Erakusketa Aretoan. Errauskineren ipuina hankaz gora ipintzen dute Nunila Lopezen testuek eta Myriam Camer...