Badiola urrezko dominagaz etxera
Pistako txirrindularitzan Bizkaiko txapelketan lehen postuan gelditu da kadete mailan ari den ondarrutarra
Pistako txirrindularitzan, kadete mailan, Bizkaiko txapeldun berriaren izena Aritz Badiola da. Iaz hirugarren gelditu zen proba berean ondarrutarra, eta aurten barruan zuen gogoa asebetetzea lortu du.
Txapelketako bost probetatik lau irabazi zituen Badiolak: bere egin zituen, 200 metrokoa, puntuaziokoa, scratch-a eta abiadura proba eta sailkapen proban, hirugarren gelditu zuen. Horrenbestez, 37 puntugaz lehen postua eskuratu zuen. Bigarrena, 29 puntugaz gelditu zen.
Ibilbide oparoa daroa aurten eta aurreko urteetan be proiekzio handiko kirolaria dela erakutsi du Markina-Xemeingo Armola taldean ari den txirrindulariak.