Markina-Xemeingo Hitza 2011-03-08 15:58:51
Kalejira koloretsuetan atera ziren domekan Markina-Xemeingo mozorrotuak. Imaginazioa falta denik ezin esan. Te poltsak, sagardoa edan eta kutxetatik ateratzen diren banpiroak, euren gurditxoetan turistak batera eta bestera eroaten dituzten txinatarrak,...
Kalejira koloretsuetan atera ziren domekan Markina-Xemeingo mozorrotuak. Imaginazioa falta denik ezin esan. Te poltsak, sagardoa edan eta kutxetatik ateratzen diren banpiroak, euren gurditxoetan turistak batera eta bestera eroaten dituzten txinatarrak, txotxongiloak, Adams familia, sebillanak… denetarik ikusi zen herriko txokoetan.
Mozorro berriak eta ohitura zaharrak eskutik etorri dira aurten be. Kalerik kale ibili ziren goiz guztian hartza eta zaragi dantzariak eta goizean izan ziren bai eta be antzarrak. Ordu aldaketagatik edo, aspaldiko partez, hainbat lagun batu ziren Zelaian antzarrak ikusteko. Aurten, Urko Pagoaga izan da antzar jokoetako irabazlea. Berak eta Xabat Arratek bina lepo kendu zizkioten antzarreri, baina Pagoagak 59 segundo behar izan zituen lehenengoari kokota kentzeko.