Otzara bi zotz egin dituzte Ronan-en alde
Ronan Murphyri Dipiestadorea lortzeko bidean, otzara bi zotz egin dituzte karnabaletako zapatuan. Lehenengo zenbaki saritua 4.387 izan da eta bere ordezkoa 14.265. Bigarren sariaren zenbaki saritua, ostera, 418 izan da eta ordezkoa 6.627. Zortedunek ha...
Ronan Murphyri Dipiestadorea lortzeko bidean, otzara bi zotz egin dituzte karnabaletako zapatuan. Lehenengo zenbaki saritua 4.387 izan da eta bere ordezkoa 14.265. Bigarren sariaren zenbaki saritua, ostera, 418 izan da eta ordezkoa 6.627. Zortedunek hamabost eguneko epea izango dute txartelak erakusteko. Horretarako otzarak ikusgai jarri dituzten Ikusi azulejo dendara joan behar dute. Zozketako zenbaki asko saldu dituzte eta lagundu duten guztien parte-hartzea eskertu nahi izan dute antolatzaileek.