Takusan 2011, martxan
Mali-Burkina Faso proiekzioagaz hasi ziren ekimenak, joan den barikuan Boni Ofogo ipuin kontalaria egon zen herri bibliotekan eta Senegaleko emakumeen desfilea egon da inauterietan. Dagoeneko martxan dago Takusan 2011 egitasmoa. Aste honetan, Afrikako ...
Mali-Burkina Faso proiekzioagaz hasi ziren ekimenak, joan den barikuan Boni Ofogo ipuin kontalaria egon zen herri bibliotekan eta Senegaleko emakumeen desfilea egon da inauterietan. Dagoeneko martxan dago Takusan 2011 egitasmoa. Aste honetan, Afrikako Emakumeak argazki erakusketa jarriko dute ikusgai Uhagon Kulturgunean.
2009an egin zen lehenengoa eta izandako harrera ona ikusita aurten hirugarren egitasmoa antolatu dute Herri Bibliotekak, Uhagon Kultur Elkarteak eta ASEMA senegaldarren elkarteak. Markina-Xemeinen bizi diren senegaldarren eta markinarren arteko elkartrukea egotea eta elkar ezagutzea da ekimen kulturalaren helburua, eta horretarako, aurten be, era askotako ekimenak antolatu dituzte.
Hurrengoa, barikuan hasita, Uhagoneko kafetegian egongo den Afrikako Emakumeak izango da. Afrikako herrialde desberdinetara egindako bidaietan ateratako argazkiak egongo dira ikusgai kafetegian martxo amaierara arte. Beste batzuren artean, Senegal, Mali, Kenia, eta Namibiako emakumeak izango dira argazkiotako protagonistak.
Takusan ekitaldi kulturala martxoaren 26an amaituko da egun osoko jaiagaz. Halan, antolatutako ekimenak elkar ezagutzeko aukera izateaz gain, gozatzeko eta ondo pasatzeko aukera be bihurtuko dira.
Takusan Jaiko Egitaraua:
12:00. Ipuin kontalaria umeentzat. AFRIKAN ZEHAR, arkupe aurrean.
14:00. Bazkari Senegaldarra, frontoi txikian.
16:00. Hitzaldi – Solasaldia: Emakume etorkinak euskadin, integrazioa. Kultur Aretoan.
18:00. Zerutxu dantza taldea, frontoi txikian.
Ondoren. Senegaleko dantza eta musika taldeak.