60 lagunek igo dute aurten Kalamuako aldapa
Oier Ariznabarreta izan da aurten Kalamua igotzen lehenengoa. 30 minutu eta 50 segundo behar izan ditu tontorrera ailegatzeko. 60 aringa-aringalarik parte hartu dute aurten Etxebarriko proban. Urtez-urte, gero eta parte-hartze handiagoa eta ikusle gehiago alkartzen dira Kalamua igoeran. Iaz, 39 lagunek igo zuten mendi tontorrera eta aurten 21 gehiago izan dira. Tartean, gainera, eta estreinako, bi neska, Nerea Amilibia eta Lorea Jimenez. Parte hartzeagaz gainera, emaitzak be azpimarratzekoak izan dira. Aurreko urteetako denborak hobetu ¬33 minutu¬ eta 30.50 ean igo zuen Kalamuara Oier Arizanabarrenetak. Eskualdekoak, aurrean Eskualdekoen parte hartzea be handia izan da, euretako hiru, gainera, lehenengo hamarren artean sartu ziren helmugan. Halan, Joseba Plaza markinarrak laugarren egin zuen, Txomin Bustindui ondarrutarrak zazpigarren eta Lander Balsera 14 urteko etxebarritarrak bederatzigarren. Nesken artean, berriz, bizkorrena, Nerea Amilibia izan zen. Amilibia, 21.en ailegatu zen Kalamuako tontorrera. Eguraldi ona eta giro polita izan zuten parte-hartzaile eta ikusleek. Bataz beste, 70 bat lagun batu ziren lasterketaren ibilbideko bazterretan aringa-aringalariak txalotzeko. Sailkapena V. Kalamura Igoera 1. Oier Ariznabarreta Agirre 30.50 2. Imanol Goñi Aranburu 31.48 3. Aritz Kortabarria 32.23 4. Joseba Plaza 33.28 5. Joseba Altuna 34.11 6. Iñigo Ortuoste 34.41 7. Txomin Bustindui 35.17 8. Unai Bengoa 35.50 9. Lander Balsera 36.38 10.Jokin Garai [...]
Oier Ariznabarreta izan da aurten Kalamua igotzen lehenengoa. 30 minutu eta 50 segundo behar izan ditu tontorrera ailegatzeko. 60 aringa-aringalarik parte hartu dute aurten Etxebarriko proban.
Urtez-urte, gero eta parte-hartze handiagoa eta ikusle gehiago alkartzen dira Kalamua igoeran. Iaz, 39 lagunek igo zuten mendi tontorrera eta aurten 21 gehiago izan dira. Tartean, gainera, eta estreinako, bi neska, Nerea Amilibia eta Lorea Jimenez.
Parte hartzeagaz gainera, emaitzak be azpimarratzekoak izan dira. Aurreko urteetako denborak hobetu ¬33 minutu¬ eta 30.50 ean igo zuen Kalamuara Oier Arizanabarrenetak.
Eskualdekoak, aurrean
Eskualdekoen parte hartzea be handia izan da, euretako hiru, gainera, lehenengo hamarren artean sartu ziren helmugan. Halan, Joseba Plaza markinarrak laugarren egin zuen, Txomin Bustindui ondarrutarrak zazpigarren eta Lander Balsera 14 urteko etxebarritarrak bederatzigarren. Nesken artean, berriz, bizkorrena, Nerea Amilibia izan zen. Amilibia, 21.en ailegatu zen Kalamuako tontorrera.
Eguraldi ona eta giro polita izan zuten parte-hartzaile eta ikusleek. Bataz beste, 70 bat lagun batu ziren lasterketaren ibilbideko bazterretan aringa-aringalariak txalotzeko.
Sailkapena
V. Kalamura Igoera
1. Oier Ariznabarreta Agirre 30.50
2. Imanol Goñi Aranburu 31.48
3. Aritz Kortabarria 32.23
4. Joseba Plaza 33.28
5. Joseba Altuna 34.11
6. Iñigo Ortuoste 34.41
7. Txomin Bustindui 35.17
8. Unai Bengoa 35.50
9. Lander Balsera 36.38
10.Jokin Garai 36.43
21. Nerea Amilibia 39.20
58.Lorena Jimenez 51.38
Sailkapen osoa Etxebarriko Gazte Asanbladaren blogean.