Pasa den domekan antzerkia izan zen, eta datorren zapatuan literatuta eta musika alkar hartuta. Boga! Ibilaldi Kulturalaren egitarauak astero dakar zer edo zer. Herenegungoa antzerki emanaldi arrakastatsua izan zen, Ondarroako Traman&Brix taldearen eskutik. Hauxe da paraderu lana eroan zuten Kafe Antzokiko taula gainera, eta aretoa bere jendek egin zuen txalo eta barre eurekin. ‘Azken hegaldia’, zapatuan Datorren zapaturako, barriz, «berbak bogan» ipiniko dituztela aurreratu dute Ibilaldi Kulturaletik. Unanue Kamara Koraleko kantarien ahotsak eta Joxemari Urteaga idazle eta irakaslearen irakurketa uztartuko dira Azken hegaldia saioan. Kofradia Zaharrean izango da, 20:00etan. Eurekin batera ariko dira Iñaki Maruri pianoan, Iñaki Belaustegi perkusioan, Angel Ituarte kontrabaxuan eta Araitz Antxia klarinetean. Estibaliz Arrizabalagaren zuzendaritzapean jardungo dute Unanue Kamara Koraleko emakumeek. Kanten artean honako idazleen testuak irakurriko dira: Leire Bilbao, Pablo Neruda, Joseba Sarrionandia, Paul Bowles, Miren Agur Meabe, Oier Guillan, Gabriel Garcia Marquez, Omar Jayyam, Sara Balasky eta Cesare Pavese. Hamaika kanta eskainiko dituzte, munduko doinuez jantzita. Tartean, Jabier Ituartek konposatutako bat, eta Leire Bilbaok, Kirmen Uribek eta Joxemari Urteagak idatzitako bana be bai.
Zapatu honetan, 18:00etan, Zabiel kultur etxean umeentzako antzerkia egongo da: ‘Ipuinaren bila’.
Zapatu honetan Radixu Irratiak antolatuta egitekoa zen kontzertua, Vomito eta UK Bill taldeena, atzeratu egin dute. Apirilaren 1ean izango da kontzertu hori.
eskultura hasi dira ipintzen portuko sarrerako errotondaren barruan. Casto Solanok egina da, (Olazti, Nafarroa Garaia, 1958), eta 200.000 euroko aurrekontua dauka. Horietatik 150.000 Eusko Jaurlaritzak emango ditu diru laguntza modura, Udal Kudeaketa ...
Zerbeza Egunaren deiera, herritarrak zein ingurutik etorritakoak frontoian bildu dira etxean prestatutako txerrikia jan eta ekarritako zerbezak dastatzera; herrian egindako zerbezak eduki du arrakasta gehien.
Oier Ariznabarreta izan da aurten Kalamua igotzen lehenengoa. 30 minutu eta 50 segundo behar izan ditu tontorrera ailegatzeko. 60 aringa-aringalarik parte hartu dute aurten Etxebarriko proban. Urtez-urte, gero eta parte-hartze handiagoa eta ikusle gehiago alkartzen dira Kalamua igoeran. Iaz, 39 lagunek igo zuten mendi tontorrera eta aurten 21 gehiago izan dira. Tartean, gainera, eta estreinako, bi neska, Nerea Amilibia eta Lorea Jimenez. Parte hartzeagaz gainera, emaitzak be azpimarratzekoak izan dira. Aurreko urteetako denborak hobetu ¬33 minutu¬ eta 30.50 ean igo zuen Kalamuara Oier Arizanabarrenetak. Eskualdekoak, aurrean Eskualdekoen parte hartzea be handia izan da, euretako hiru, gainera, lehenengo hamarren artean sartu ziren helmugan. Halan, Joseba Plaza markinarrak laugarren egin zuen, Txomin Bustindui ondarrutarrak zazpigarren eta Lander Balsera 14 urteko etxebarritarrak bederatzigarren. Nesken artean, berriz, bizkorrena, Nerea Amilibia izan zen. Amilibia, 21.en ailegatu zen Kalamuako tontorrera. Eguraldi ona eta giro polita izan zuten parte-hartzaile eta ikusleek. Bataz beste, 70 bat lagun batu ziren lasterketaren ibilbideko bazterretan aringa-aringalariak txalotzeko. Sailkapena V. Kalamura Igoera 1. Oier Ariznabarreta Agirre 30.50 2. Imanol Goñi Aranburu 31.48 3. Aritz Kortabarria 32.23 4. Joseba Plaza 33.28 5. Joseba Altuna 34.11 6. Iñigo Ortuoste 34.41 7. Txomin Bustindui 35.17 8. Unai Bengoa 35.50 9. Lander Balsera 36.38 10.Jokin Garai [...]
Ekozain ekologia taldeak antolatuta, Zuhaitz Eguna ospatu zen domeka goizean Markina-Xemeinen. Arkupean 700 bat zuhaitz landara banatu ondoren, Kareaga industrigunera joan zen hogei bat laguneko taldea bertako berdeguneetan landarak landatzera. Danetar...
Mutrikuko Rock Kolektiboak kontzertua antolatu du zapatu honetarako. Gaztetxean izango da, 22:30etik aurrera. Baionako Willis Drummond taldeak bere azken lana aurkeztuko du, eta ostean Xarma taldeak joko du. Danbaka lehiaketa irabazi berri du Deba Behe...
Hondartza berreskuratzeko eta itsasoko urezko bigarren igerilekua eraikitzeko lanak hasi dira. Amenabar eta Moyua enpresek bateratuta egingo dute obra. Igerilekua eraikitzea izango da egingo duten lehen lana. Dike berria eta bertara joateko bidea lotze...
Eguerditik goizaldera arteko egitaraua prestatu dute zapaturako: 13:00etan, triki-poteoa; 14:30ean bazkaria Gaztetxean eta ondoren bertsolariak. 18:30ean triki-bertso-poteoa. 22:00etan, kontzertua: Kasik (rock, Azpeitia-Azkoitia), Black River (metal, O...
Zapatu honetan odola emateko aukera egongo da Itsasaurren. Bertara joango da odola emoteko unitatea 10:00etatik 13:00etara. Mutrikun, berriz, apirilaren 8an egingo dute hurrengo hartzea, Zabiel kultur etxean, 18:00etatik aurrera.
Amorotoko Herri kandidatueako zerrenda osatzeko gelditzen ziren hiru postuetarako izenak zeintzuk diren argitu dute asteburuan. Azken bozketa izan da. Aurrez auzoka eginak zituzten bozketan eta lehen hiru izenak erbakita zeuden.
Sabadellen izandako Junior mailako Espainiako Txapelketan hirugarren postua lortu zuen Tximista Atletismo taldeko Olatz Egigurenek. Bere marka pertsonala hobetu eta podiumera igo zen mendexarra. Txapelketa bikaina egin zuen Egigurenek Sabadellen. 800 m...
Ohiko lan ildoari jarraitutako 50 piezaz osatutako erakusketa zabaldu barri du Mikel Lertxundi berriatuarrak Bilbon. Naturako elementuak eta materialak batzeko ikus-entzunezkoetaz baliatu da erakusketako pieza zentrala egiteko.