Ipini dute portuko sarrerako eskultura, andren omenez
eskultura hasi dira ipintzen portuko sarrerako errotondaren barruan. Casto Solanok egina da, (Olazti, Nafarroa Garaia, 1958), eta 200.000 euroko aurrekontua dauka. Horietatik 150.000 Eusko Jaurlaritzak emango ditu diru laguntza modura, Udal Kudeaketa ...
eskultura hasi dira ipintzen portuko sarrerako errotondaren barruan. Casto Solanok egina da, (Olazti, Nafarroa Garaia, 1958), eta 200.000 euroko aurrekontua dauka. Horietatik 150.000 Eusko Jaurlaritzak emango ditu diru laguntza modura, Udal Kudeaketa Batzordeak zehaztu duenez. Hainbat pertsonaren siluetak irudikatzen ditu orain ipinitako eskultura zatiak.
Hurrengo egunetan osotuko dute instalazioa, brontzezko hiru andrazkoren irudiak ipinita. Hiru lanbide irudikatuko dituzte tamaina naturaleko irudiok: enpakadoreena, sare konpontzaileena eta neskatilena. 36 lanen artean lehiaketa irabazi zuen 2009an Solanok obra hau egiteko.