Boulderrean, Aurrera podiumera
Ondarroako Aurrera eskalada taldeak ezin hobeto amaitu du 2011ko Boulder Liga. Pasa den asteburuan izan zen azkenengo proba Gasteizen, eta aurrekoetan legez, ibili ziren elite mailako mutilak: hiru ondarrutarrak euren arteko lehian. Jon Ferrero izan z...
Ondarroako Aurrera eskalada taldeak ezin hobeto amaitu du 2011ko Boulder Liga. Pasa den asteburuan izan zen azkenengo proba Gasteizen, eta aurrekoetan legez, ibili ziren elite mailako mutilak: hiru ondarrutarrak euren arteko lehian. Jon Ferrero izan zen lehena asteburukoan, bigarren egin zuen Ruben Osak eta hirugarren Txomin Arantzamendik. Behin betiko sailkapenean, barriz, Jon Ferreroren lehen postua mantendu zen, baina bigarren eta hirugarrenean bestera geratu zen sailkapena: Arantzamendi bigarren eta Osa hirugarren.
Nesketan, Lara LarraƱaga igo zen sailkapen orokorreko podiumera bigarren postuagaz, nahiz azken proban 5.a egin izan.