Ondarroako Aurrera eskalada taldeak ezin hobeto amaitu du 2011ko Boulder Liga. Pasa den asteburuan izan zen azkenengo proba Gasteizen, eta aurrekoetan legez, ibili ziren elite mailako mutilak: hiru ondarrutarrak euren arteko lehian. Jon Ferrero izan z...
Berrikuntzak datoz Mutriku inguruko herriekin eta hiriburuekin lotzeko garraio publikoan. Alde batetik, Bizkaibus zerbitzua Mutrikuraino iritsiko da aurrerantzean. Horrela, bada, Mutrikutik Bilbora joateko autobusa egongo da; edo tartean geratzen diren Lea-Artibai eta Durangaldeko herriekin lotura egiteko. Zerbitzu horren ezarpena posible egiteko hitzarmena sinatu berri dute Gipuzkoako eta Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkariek. «Printzipioz zehaztu dute astelehenetik ostiralera egunean hiru autobus izango ditugula Bilborantz joateko eta beste hiru Mutrikura etortzeko. Baina oraindik ordutegiak guztiz finkatzea falta da», azaldu du Mutrikuko alkate Josebe Astigarragak (EAJ). Hurrengo asteetan zehaztuko dira ordutegiak eta espero da hurrengo hilean zerbitzua martxan jartzea. Debabarreneko zerbitzuak Herenegun argitaratu zen, bestetik, Debabarrena, Urola Erdia eta Urola Kostarako garraio publikoaren berrantolaketarako ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Mutrikuri dagokionez, Mallabia-Mendaro-Ondarroa zerbitzua orduro egongo da. Ostiral gauetan, berriz, aurrerantzean 01:00a arte luzatuko da. Larunbat gauetako zerbitzua mantendu egingo da. Ondarroa-Eibar zerbitzu hori, gainera, Ermuaraino luzatzea onartu dute. Laranga eta San Jeronimo auzoetan ere autobus geltokiak jartzeko eskaria bideratu zuen Mutrikuko Udalak Debegesa, Deba Beheko garapen ekonomikorako elkartearen bitartez. Eskari hori, ordea, ezetsi egin du Foru Aldundiak. «Oraingoz ez dugu beharrezkotzat jotzen, baina egoera hori aldatu daiteke geroago, bidezko bada», dio Aldizkari Ofizialean argitaratutako testuak. Bi auzoetako bizilagunek sarri eskatu izan dituzte geldiuneak bertan edukitzea, [...]
E planeko diru laguntzekin prestatu dituzte aurrez ere emoten zen zerbitzuak eskaintzeko azpiegiturea barriak. Inaugurazioagaz herritar guztiei egindako inbertsioaren emaitzak ikusteko aukera emon nahi die Udalak.
Hirigintza planeamenduaren aurrerakina aztertu eta haren gainean iuradokizunak egiteko bi hilabeteko epea zabaldu berri du Udalak. Dokumentoa udaletxean zein berriatua.org-n lortu daiteke.
Lekeitioko Udalak espedientea ireki die bertako zazpi udal langileri, Udalbiltzaren aldeko pankarta bat kendu ez izanagatik, LAB sindikatuak gaur arratsaldean esan duenez. LABek Jose Maria Cazalis alkatearen (EAJ) jarrera salatu du, “gogokoa...
Lurra bere lekuan sendotzeko zain dago Udala Basatalotzako gunea herritarrentzako zabaltzeko. Izen bera daraman iturria balioan jarri dute.
Trolebu Elkarteari esker, barikuan, 18:00etan, Udal areto nagusian, Hipo eta Tomax pailasoen ikuskizuna egongo da. Beldurraren etxean deitutako lana eskainiko du pailaso bikoteak. Txantxa, barre, abesti eta jokoen bitartez beldurra pertsonengan sentime...