Mutriku eta Bilbo lotuko dituen autobusaren hitzarmena, sinatuta
Berrikuntzak datoz Mutriku inguruko herriekin eta hiriburuekin lotzeko garraio publikoan. Alde batetik, Bizkaibus zerbitzua Mutrikuraino iritsiko da aurrerantzean. Horrela, bada, Mutrikutik Bilbora joateko autobusa egongo da; edo tartean geratzen diren Lea-Artibai eta Durangaldeko herriekin lotura egiteko. Zerbitzu horren ezarpena posible egiteko hitzarmena sinatu berri dute Gipuzkoako eta Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkariek. «Printzipioz zehaztu dute astelehenetik ostiralera egunean hiru autobus izango ditugula Bilborantz joateko eta beste hiru Mutrikura etortzeko. Baina oraindik ordutegiak guztiz finkatzea falta da», azaldu du Mutrikuko alkate Josebe Astigarragak (EAJ). Hurrengo asteetan zehaztuko dira ordutegiak eta espero da hurrengo hilean zerbitzua martxan jartzea. Debabarreneko zerbitzuak Herenegun argitaratu zen, bestetik, Debabarrena, Urola Erdia eta Urola Kostarako garraio publikoaren berrantolaketarako ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Mutrikuri dagokionez, Mallabia-Mendaro-Ondarroa zerbitzua orduro egongo da. Ostiral gauetan, berriz, aurrerantzean 01:00a arte luzatuko da. Larunbat gauetako zerbitzua mantendu egingo da. Ondarroa-Eibar zerbitzu hori, gainera, Ermuaraino luzatzea onartu dute. Laranga eta San Jeronimo auzoetan ere autobus geltokiak jartzeko eskaria bideratu zuen Mutrikuko Udalak Debegesa, Deba Beheko garapen ekonomikorako elkartearen bitartez. Eskari hori, ordea, ezetsi egin du Foru Aldundiak. «Oraingoz ez dugu beharrezkotzat jotzen, baina egoera hori aldatu daiteke geroago, bidezko bada», dio Aldizkari Ofizialean argitaratutako testuak. Bi auzoetako bizilagunek sarri eskatu izan dituzte geldiuneak bertan edukitzea, [...]
Berrikuntzak datoz Mutriku inguruko herriekin eta hiriburuekin lotzeko garraio publikoan. Alde batetik, Bizkaibus zerbitzua Mutrikuraino iritsiko da aurrerantzean. Horrela, bada, Mutrikutik Bilbora joateko autobusa egongo da; edo tartean geratzen diren Lea-Artibai eta Durangaldeko herriekin lotura egiteko. Zerbitzu horren ezarpena posible egiteko hitzarmena sinatu berri dute Gipuzkoako eta Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkariek.
«Printzipioz zehaztu dute astelehenetik ostiralera egunean hiru autobus izango ditugula Bilborantz joateko eta beste hiru Mutrikura etortzeko. Baina oraindik ordutegiak guztiz finkatzea falta da», azaldu du Mutrikuko alkate Josebe Astigarragak (EAJ). Hurrengo asteetan zehaztuko dira ordutegiak eta espero da hurrengo hilean zerbitzua martxan jartzea.
Debabarreneko zerbitzuak
Herenegun argitaratu zen, bestetik, Debabarrena, Urola Erdia eta Urola Kostarako garraio publikoaren berrantolaketarako ebazpena Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Mutrikuri dagokionez, Mallabia-Mendaro-Ondarroa zerbitzua orduro egongo da. Ostiral gauetan, berriz, aurrerantzean 01:00a arte luzatuko da. Larunbat gauetako zerbitzua mantendu egingo da. Ondarroa-Eibar zerbitzu hori, gainera, Ermuaraino luzatzea onartu dute.
Laranga eta San Jeronimo auzoetan ere autobus geltokiak jartzeko eskaria bideratu zuen Mutrikuko Udalak Debegesa, Deba Beheko garapen ekonomikorako elkartearen bitartez. Eskari hori, ordea, ezetsi egin du Foru Aldundiak. «Oraingoz ez dugu beharrezkotzat jotzen, baina egoera hori aldatu daiteke geroago, bidezko bada», dio Aldizkari Ofizialean argitaratutako testuak. Bi auzoetako bizilagunek sarri eskatu izan dituzte geldiuneak bertan edukitzea, baina momentuz ez da horrela izango. Aldiz, Gipuzkoako Foru Aldundiak berak dio onartu berri duen garraio publikoaren berrantolaketarako egitasmoan, «bezero gehiago erakartzea» dela proiektuaren helburu nagusietako bat. Zehazki honela dio ebazpenak: «Biztanle gutxiko udalerrietan eta landa eremukoetan behar-beharrezkoa da ibilgailu pribatua erabiltzea. Ondorioz, herriarteko garraio publikoaren presentzia indartzea lortu behar da».
Larangan eta San Jeronimon geltokiak ez onartzeko erabakia, ordea, ez dator bat ideia horrekin. «Aste honetan daukagu eskualdeko bilera mugikortasunari buruz, eta ia ze azalpen ematen diguten, baina ez dugu ulertzen bi geltoki horiek zergatik ez dituzten onartu», esan du Mutrikuko alkateak.