‘Errautsak’ antzezlan arrakastatsua Ondarroara dakarte domeka iluntzean
Domekan, 19:00etan, Kafe Antzokian da Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu taldeen lana. 70eko hamarkadan jaiotako sei lagun. Sei euskaldun. Markinarrez mintzo da bat (Ander Lipus – Zigor), xibereraz beste bat (Manex Fuchs – Erramun); behe-nafarreraz Kaiet pertsonaia (Ximun Fuchs); gipuzkeraz Eider (Miren Gaztañaga), nafarreraz Pili (Ainara Gurrutxaga), eta euskara batuaz Fermin (Urko Redondo). Ez dute aspaldian alkar ikusi. Hil barri zaien Hodei lagunaren hiletarako batu dira. Eta hor, saminak eta barriz alkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Hor agertuko dira bakoitzaren amorruak, maitasunak, gogoetak… «Karikatura moduko bat da; gure belaunaldiaren anplifikazio moduko bat; eta gure gaztaroko musikak be kontakizun horretan bere lekua dauka», dio Ander Lipusek, Errautsak lanaren inguruan. «Sei aktoreok hasi ginen gure belaunaldiari buruzko inprobisazioak-eta egiten, eta gero Igor Elortzari eta Unai Iturriagari egin genien ideia horiek ordenatu eta gidoi bat idazteko enkargua». Horrela jaio zen «gure gaztetako ametsek errautsak garela» gogoratzen duen obra. Elkarlanaren emaitza Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu taldeen arteko elkarlanaren emaitza da Errautsak. Emaitza arrakastatsua. Hainbat herritan eskaini da jada Euskal Herri osoan; «aretoak bete egiten dira, eta horixe da guretzako saririk onena», dio markinar aktoreak. Bestelako sariak be jaso ditu. Pasa [...]
Domekan, 19:00etan, Kafe Antzokian da Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu taldeen lana.
70eko hamarkadan jaiotako sei lagun. Sei euskaldun. Markinarrez mintzo da bat (Ander Lipus – Zigor), xibereraz beste bat (Manex Fuchs – Erramun); behe-nafarreraz Kaiet pertsonaia (Ximun Fuchs); gipuzkeraz Eider (Miren Gaztañaga), nafarreraz Pili (Ainara Gurrutxaga), eta euskara batuaz Fermin (Urko Redondo). Ez dute aspaldian alkar ikusi. Hil barri zaien Hodei lagunaren hiletarako batu dira. Eta hor, saminak eta barriz alkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Hor agertuko dira bakoitzaren amorruak, maitasunak, gogoetak… «Karikatura moduko bat da; gure belaunaldiaren anplifikazio moduko bat; eta gure gaztaroko musikak be kontakizun horretan bere lekua dauka», dio Ander Lipusek, Errautsak lanaren inguruan.
«Sei aktoreok hasi ginen gure belaunaldiari buruzko inprobisazioak-eta egiten, eta gero Igor Elortzari eta Unai Iturriagari egin genien ideia horiek ordenatu eta gidoi bat idazteko enkargua». Horrela jaio zen «gure gaztetako ametsek errautsak garela» gogoratzen duen obra.
Elkarlanaren emaitza
Artedrama, Le Petit Theatre de Pain eta Dejabu taldeen arteko elkarlanaren emaitza da Errautsak. Emaitza arrakastatsua. Hainbat herritan eskaini da jada Euskal Herri osoan; «aretoak bete egiten dira, eta horixe da guretzako saririk onena», dio markinar aktoreak.
Bestelako sariak be jaso ditu. Pasa den astean bertan Donostia Antzerki Saria jaso zuen obra honek, eta aurretik berea izan da azken Azpeitiko Antzerki Topaketetako sari nagusia. «Sari horiekin oso pozik gaude. Gainera, Donostiakoan, sariaren parte bat da beste obra bat sortzeko diru laguntza eta egonaldia, eta hori garrantzitsua da guretzako, proiektu barriei ekiteko», esan du Lipusek.