Lea Ibarreko gazteen pelota saioak, martxan
Lea Ibarreko XII. topaketak pasa den asteburuan Aulestin hasi ziren; asteon Gizaburuagako frontoian ariko dira bost herrietako umeak, eskuz zein palaz.
Lea Ibarrako gazteen XII. pilota topaketak joan den asteburuan hasi ziren, Aulestin. Bigarren saioak Gizaburuagan izango dira, hilaren 20an, 10:30ean.
Hiru modalitatetan banatuta aritzen dira umeak. Esku pilotan: aurrebenjaminak (12 parte-hartzaile), umetxoak (9 parte-hartzaile), umeak (7 parte-hartzaile) eta txikiak (10 parte-hartzaile) daude. Denak mutilak. Palan –hau da aurtengo berritasuna–, neskak dira parte-hartzaile guztiak. Umeen mailan 4 daude eta txiki-kadete maila 11. Eta pala-goman beste 4 neska daude. Topaketan hasi eta amaitu leku berean egingo dute: Aulestin. Azken saioa apirilaren 17an da.