Haur Kantari Txapelketa, Lekeition
Paperean galtzear dauden edota ia ahaztuta dauden kantuak gogora ekarri, euskal kantuaren arloan dagoen aberastasuna ezagutzera emon eta kantu eta kantari berriak plazaratzeko asmoz martxan hasiko da maiatzaren 7an Bizkaian, Haur Kantari Txapelketa. Lekeitioko kanporaketa izango da lehenengoa, Lea-Artibain egiten den estreinakoa. Lekeitio, Getxo, Ugao eta Durango; Kanporaketa horietako bi aukeratu beharko dituzte, aurtengo Haur Kantari Txapelketan parte hartu nahi duten ume eta gazteek. Biak egin eta gero, ekainaren 5ean Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko den Bizkaiko Finalera pasatuko dira batzuk, eta horietako lau Hazparneko Euskal Herriko Finalera ailegatuko dira. Urtero legez, bi saila egongo dira: A Capella edo ahots hutsez abesten dutenak eta soinu laguntza dutenak. Saila bakoitzean banaka, binaka, zein taldeka parte hartu ahalko dute, eta kantuak be, bi motatan banatuak egongo dira: ezagunak eta berriak edo kreazioak. Parte-hartzaileak Parte-hartzaileak, berriz, adinaren arabera banatuko dira. Horrela, talde bi egongo dira: 6 eta 10 urte bitartekoena ¬2001-2005 jaioak¬ eta 11 eta 15 urte bitartekoena ¬1996-2000 jaioak¬. Baldintza bi izango dituzte parte hartu ahal izateko: euskarazko diskarik bere izenean atera ez duen kantari edo taldeak izatea eta Haur Kantari Txapelketaren finalean bi aldiz saritua izan ez den kantariak edota taldeak izatea. Bestalde, bakarka, binaka zein taldeka, hiru sari banatuko dituzte. Lehenengoak [...]
Paperean galtzear dauden edota ia ahaztuta dauden kantuak gogora ekarri, euskal kantuaren arloan dagoen aberastasuna ezagutzera emon eta kantu eta kantari berriak plazaratzeko asmoz martxan hasiko da maiatzaren 7an Bizkaian, Haur Kantari Txapelketa. Lekeitioko kanporaketa izango da lehenengoa, Lea-Artibain egiten den estreinakoa.
Lekeitio, Getxo, Ugao eta Durango; Kanporaketa horietako bi aukeratu beharko dituzte, aurtengo Haur Kantari Txapelketan parte hartu nahi duten ume eta gazteek. Biak egin eta gero, ekainaren 5ean Bilboko Euskalduna Jauregian burutuko den Bizkaiko Finalera pasatuko dira batzuk, eta horietako lau Hazparneko Euskal Herriko Finalera ailegatuko dira.
Urtero legez, bi saila egongo dira: A Capella edo ahots hutsez abesten dutenak eta soinu laguntza dutenak. Saila bakoitzean banaka, binaka, zein taldeka parte hartu ahalko dute, eta kantuak be, bi motatan banatuak egongo dira: ezagunak eta berriak edo kreazioak.
Parte-hartzaileak
Parte-hartzaileak, berriz, adinaren arabera banatuko dira. Horrela, talde bi egongo dira: 6 eta 10 urte bitartekoena ¬2001-2005 jaioak¬ eta 11 eta 15 urte bitartekoena ¬1996-2000 jaioak¬.
Baldintza bi izango dituzte parte hartu ahal izateko: euskarazko diskarik bere izenean atera ez duen kantari edo taldeak izatea eta Haur Kantari Txapelketaren finalean bi aldiz saritua izan ez den kantariak edota taldeak izatea.
Bestalde, bakarka, binaka zein taldeka, hiru sari banatuko dituzte. Lehenengoak oparia eta txapela eroango ditu eta beste biek oparia. Horretaz gainera, epaimahaiak, kreazio hoberena , galtzear dauden kantak berreskuratzeko lana eta A Capella ahots hoberena be saritu ditzake.
Fitxa
Parte hartu nahi dutenek, fitxa teknikoa bidali behar dute helbide honetara: Euskal Kantuzaleen Elkartea Kantagintzara, Larrabizker Zehar Bidea, 3, 48100 Mungia. Fitxa teknikoan, taldearen izena eta taldekideen datuak, zein sailetan parte hartu behar duten, helbidea, telefonoa eta kantuei buruzko datuak ¬izenburua eta letra eta musika¬ agertu behar dira.
Bizkaiko kanporaketak, maiatzaren 7an Lekeition, maiatzaren 8an Getxon, maiatzaren 14an Ugaon eta maiatzaren 27an Durangon egingo dira. Bizkaiko Finala, berriz, ekainaren 5ean izango da eta Euskal Herriko Finala ekainaren 11n Hazpernen.